BOXEOA
Kerman Lejarragak eutsi dio Europako gerrikoari
Pasa den ostiralean, Bilbo Arenak Kerman Lejarraga (33, 25 KO-2) babestu zuen boxeolari bizkaitarrak Jack Flatley (17, 4 KO-1-1) ingelesaren aurka jokoan jarri zuen Europako Boxeo Batasuneko (EBU, European Boxing Union) superwelter pisuko tituluaren lehen defentsan. Lejarragaren asmoa, irailaren 11n Dylan Charrat frantziarrari Bartzelonan irabazi zion gerrikoa mantentzea zen eta 4.000 zaleen laguntzarekin helburua bete zuen, KOz gailendu baitzitzaion Flatleyri, hartara Europako gerrikoari eutsi ziolarik.
Lejarragaren seigarren borroka izan da honakoa superwelter mailan, kategoriaz aldatzea erabaki zuenetik, eta bilbotarrak faboritotzat jotzen zutenei arrazoia eman zien hasieratik.
Erasokor hasi zuen borrokaldia Lejarragak eta dagoeneko lehen asaltoa bukatzear zela ezkerkada garbi bat sartu zion aurkariari kokotsean eta honek belaunikatu egin behar izan zuen. Garaipen erosoa lortuko zuela ematen zuen bada, baina ingelesa suspertu egin zen bigarren roundean, eta bere ezizenari ohore eginda (“Ekaitz lasaia” edo “Quiet Storm”), norgehiagoka pixkat orekatzea lortu zuen.
Zazpigarren eta zortzigarren asaltoetan hautsi zen berriro ere borrokalarien arteko parekotasuna, eta Flatleyk ikaragarri sufritu zuen, une batez erortzeko zorian izan zelarik. Azkenean, borrokaldia bederatzigarren roundean erabaki zen, horretatik hogeita hamar segundo baino igaro ez zirenean, Boltongo boxeolariaren aurpegian jotako eskuinkada bortitzak lurrera bota baitzuen deblauki. Gainera, zenbait minutuz artatu behar izan zuten medikuek, epaileen erabakia entzun aurretik.
Garaipen honekin beraz, dagoeneko 34 dira Lejarragak (29 urte) bere palmaresean dituen garaipenak, horietatik 26 denbora muga baino lehen lortutakoak. Halaber, Europako lau titulo irabaziak ditu, bi superwelter kategorian eta beste horrenbeste welter kategorian.
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko den txapelketan
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da