BOXEOA
Kerman Lejarraga, Europako Super Welter titulurako hautagaia
Boxeoko Europar Batasunak Kerman Lejarraga eta Isaac Real katalana aukeratu ditu superwelter pisuko titulua lehiatzeko
David Avanesyan errusiarraren aurka birritan galdu eta Europako Welter txapeldunaren gerrikoa galdu ostean, euskal boxeolariak superwelter pisura salto egitea erabaki zuen eta maila berrian urrian estreinatu zen Anderson Claytonen kontra garaipena lortuz.
Kerman Lejarragak bere mailarik onena berreskuratu zuen superwelter pisura egindako aldaketan eta Bartzelonako borrokan bi minututan azpiratu zuen Clayton brasildarra.
Orain, MGZ promotorak mahairatutakoaren arabera, Europako Super Welter kategoriaren gerrikoa erdiesteko hautagai ofizial izendatu dute Lejarraga, Isaac Real katalanarekin batera.
Isaac ‘Chaca’ Real (20, 11Kos-3-1), 37 urtekoa, 2014ean izan zen Europako txapeldun eta birritan eskuratu du Latino WBC titulua. Bere azkeneko borrokaldia ekainean izan zen bilbon, David Makaradze georgiarra KO teknikoz azpiratu zuelarik.
Momentuz bi boxeolarien arteko lehiak ez dauka data zehatzik,ezta leku finkorik, baina EBUk adierazi du epe motzean jakingo direla xehetasun hauek. Urtarrilaren 9rarte balizko subasta batentzako eskeintzak aurkezteko epea zabalik dago, hala ere aurretik akordio batera heltzen badira borrokaren eguna eta egoitza lehenago jakingo dira.
Dena den, MGZ promotoraren asmoa da borrokaldia Bilbora otsailean ekartzea, Andoni Gagok EBU txapeldun gerrikoaren defentsarekin kointzidituz.
Bestalde, pasa den astean David Avanesyanek berriro ere Europako tituloa defendatu zuen Bartzelonan José del Río “El Niño” balearraren aurka, eta sekulako erakustaldia eman zuen bi minutu eskasetan Del Rio mendean hartuta. Armeniar jatorriko boxeolari errusiarra famatua egin zen Bilbon, Kerman Lejarragari birritan irabazi ezkero KO utzita. Ingalaterran bizi den boxeolariak apenas eman zion aukerarik Lejarragari eta nahiko erraz irabazi zizkion bi borrokaldiak, batez ere bigarrena non lehenengo roundean lurrera bota zuen.
¡QUÉ TORMENTA DE GOLPES! ? ¡Así acabó David Avanesyan con José 'El Niño' del Río en 2'06''! ? #DAZNBoxingNight ? pic.twitter.com/niujR1XdL9
— DAZN España (@DAZN_ES) December 12, 2019
Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu dute
Sei bikotek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan, bi taldetan banatuta
Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa aurkeztu dute
Maiatzean eta ekainean, eskuz binakako partiduak zein binakako gomazko paletakoak jokatuko dira
Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko egitaraua aurkeztu dute
Pilota ardatz hartuta, ekitaldi sorta antolatu du Euskal Herriko zaharrenetakoa den elkarteak