EUSKAL PILOTA
Kepa Arrotajauregi gogoan
Argazkiak: berria.eus / anboto.org
Euskal pilota eta, oro har, euskal kirola lutoz jantzi da Kepa Arrotajauregiren heriotzarekin. Atzo hil zen, 48 urterekin. Oihartzun zabala izan du sare sozialetan haren heriotzak.
Munduko Pilota Biltzarreko burua izan da, pilotari profesionala, kazetaria, pilota munduan murgilduta bizi izan da, Abadiñoko trinketean, gazteak laguntzeko prest, bizitzaren alde beti lanean. Euskal Herriko Pilota Federakuntzan ibili da, pilotako eskoletan ibili den bezala. Iurretako kofradiako kide eta kazetaria, Bizkaia Irratian zein Anboto agerkarian.
Arrotajauregik eginak azpimarratu dute berarekin ibilitakoek, federazioek eta lagunek, maitasunez eta doluminezko mezuetan. Haren itzala eta hutsunea geldituko da.
Gure aldetik gogora ekarri nahi dugu Anboto agerkarian 2018ko azaroan argitaratuko bere kolaborazioa, berarekin gogoratzeko Euskal Selekzioaren handi bidean sarritan txikitik eragiteak duen garrantzia ahaztu eta gora begira gelditzen garela, hara noiz iritsiko garen ametsetan.
Bejondeizula, Kepa!
[anboto.org] Txikia handi
Kepa Arroitajauregi (Pilota teknikaria) 2018-11-03
Bizitzako arlo guztietan gertatzen den moduan, gauza gutxi batzuek pizten dute interesa. Handitasunean murgilduta dauden kontuek. Horrek omen daukate garrantzia. Pilotan, munduan LEP.M-ak antolatzen duen Lau eta Erdiko lehiaketa ari da bolo-bolo alde guztietan. Finalaurrekotan badu Bizkaiak ordezkari bat eta horri jarraipena egin beharra dago, noski, baina beste guztia ‘gutxietsi’ barik, ezerezean utzi barik.
Adibidez, ez al da garrantzitsua ‘euskal selekzioa’? Pasa den aste guztian zehar hainbat pilotarik egin dute horren aldeko aldarrikapena nazioarteko lehiaketa batean. Artean, bizkaitarrak, Durangaldekoak asko. Lehiaketa txikia, xumea, baina, nire iritziz, garrantzitsua. Abadiñon, Lekeition eta Bilbon aritu dira Mikel Gonzalez, Asier Aspuru, Aitor Arabiourrutia eta Jon Arana, beste askoren artean, Mexiko, Bolivia, Peru, Venezuela, Uruguai, Kuba edo Txileko pilotari handi askorekin lehian.
Mexikarrak, esaterako, Nazioarteko federazioak Bartzelonan antolatutako mundialean azpitxapeldun geratu ostean etorri dira gurera. Espainia ‘jipoitu’ eta Frantziaren kontra galdu zuten finala. Hemen, benetan saiatu arren, ezin izan dute euskal selekzioarekin. Dena irabazi dute bertokoek. Ziarrusta-Ugarte bikoak Lekeition eta Abadiñon eta Mikel Gonzalezek eta Inhar Ugartek Bilbon. Benetako partiduak ikusi dira, maila ikaragarria eta penaz, gutxi batzuentzat.
Kantxa guztietan izaniko giroa itzela izan da, nazioarteko pilotarien arteko elkartasuna eta bizikidetza ere bikaina, baina, tamalez, oihartzuna eskasa izan da. Garrantzirik ez omen…
Erremonteko Master Torneoaren bigarren finalerdirako sailkatu da Endika Urrutia
Endika Urrutia saldiastarrak pronostikoa bete eta nagusitasunez irabazi zion Goikoetxeari, 30-14
Hasia da Erremonteko Master Torneoa
Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
Lau partida jokatu ziren larunbatean Ataunen, bi pilota goxuakin, bakarra mistoa erabilta eta laugarren bat 16 urte azpiko kategorian