FUTBOLA

Kepa Arrieta da Arabako Futbol Federazioko arduradun berria

by | 2020/07/28

Uztailaren 23an izan ziren Arabako futbol federazioko presidentziarako hauteskundeak azkenean. Martxoan egitekoak ziren baina COVID19 gaitzak eragindako konfinamenduak bertan behera uztera behartu zuen.

Bi hautagaitza lehiatu dira. Batak Kepa Arrieta zuen buru eta besteak Antonio Reguero. 15 urtetan presidentzian egon den Pedro Solaunen ordezkatzea zegoen jokoan. Kepa Arrietaren hautagaitza izan da garaile. 46 bozka jaso ditu eta 21 Antonio Reguerok.

Federazioko Zuzendaritza Batzordearen kide berriak ere izendatuak izan dira, Arrietaren hautagaitzakoak denak: Juan Maria Lopez de Lacalle Saez de Nanclares, Koldo Segurola Ansola, Javier Garamendi Arkaute, Aitor Gonzalez Gonzalez, Ricardo Martinez Igartua, Iñigo Uriarte Manzano, Olga Jimenez Sevilla eta Jose Antonio Prieto Tricio.

Irakasle izan da orain arte Kepa Arrieta, entrenatzaile ere aritu izan da Arabako futbol talde askotan urte luzez, besteak beste Betoñon eta  San Ignacion. Alavesen kirol komentarista  gisa ibili da azken aldian Radio Vitoria irratian. Ondo ezagutzen ditu federazioko barrenak, izan ere, Pedro Arrieta Arabako presidente izandakoaren semea da, eta oso gaztetatik ibili da federazioaren inguruan.

Erronka handiak izango ditu Federazioan. Ohiko arazo eta erronkaz gain COVID19ak sorturiko egoeraren eraginari aurre egin beharko dio. Egun, txapelketak hasteko bi hilabete eskas falta direnean, inork ez daki ze egoeratan geratuko diren eta ze eragin izango duen futbol jarduera arruntean. Klub askok fitxei esker irauten dute, eta pandemiak eragina izango du ziur. Erronka nagusi gisa egingo diola aurre azaldu zuen, hauteskunde egungo hitzaldian.

Guztion federazioa egingo duela esan zuen. Ez dela inor soberan eta ez dela inor baztertua izango. Erabaki partekatuak hartzearen aldekoa da baina azken urteetan falta izan den lidergoa berreskuratzeko asmoa duela azpimarratu zuen. Federazioaren kudeaketa modernizatu eta profesionalizatua egingo duela eta arreta berezia jarriko diola areto futbolari eta emakumezkoen futbolari gaineratu zuen.

Ezaguna zen Kepa Arrietak oinarrizko futbolean zuen ospe ona, eta alde handiarekin irabazi zion Alavesen babesa zuen Antonio Reguerori. Euskal Herria Kirolak zorionak eman dizkio eta zorterik  onena opa dio bere ibilbidean baina euskararekiko eta euskal selekzioarekiko ere konpromiso zehatzak eskatzen dizkio. Bide horretan lagun izango gaitu.

FUTBOLA

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an, jokatu zen Gasteizko Aurrera- Genets partida Agurainen. 3-0 irabazi zuten arabarrak, partida osoan indartsuago ageriz. Aipatzeko ipaldekoen mailaren gorakada eta txapelketa honetan jokatzeko gogoa. Iñaki Beraza alkatea...

Oiartzun garaile Mulierren aurka penaltika

Oiartzun garaile Mulierren aurka penaltika

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Partida bikaina jokatu da Mutiloan ( Nafarroan),apirilaren 8an bertako Mulier taldea eta Oiartzunen artean, binakako berdinketa eman da eta 8 penalti behar izan dira garailea erabakitzeko.Aurretik joan Oiartzun partidan zehar baina...

VII. Futbol Kopa abuztuaren 27an Elgoibarren

VII. Futbol Kopa abuztuaren 27an Elgoibarren

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Emakumezkoen Euskal Herriko Kopa indarberrituta dator aurten. Lehiaketak bere zazpigarren ekitaldia beteko du, eta parte hartzaile kopurua igo egingo da, sei talderi kabida emanez. Gainera, Ipar Euskal Herriko ordezkari bat egoteak...