FUTBOLA

Kepa Arrieta da Arabako Futbol Federazioko arduradun berria

by | 2020/07/28

Uztailaren 23an izan ziren Arabako futbol federazioko presidentziarako hauteskundeak azkenean. Martxoan egitekoak ziren baina COVID19 gaitzak eragindako konfinamenduak bertan behera uztera behartu zuen.

Bi hautagaitza lehiatu dira. Batak Kepa Arrieta zuen buru eta besteak Antonio Reguero. 15 urtetan presidentzian egon den Pedro Solaunen ordezkatzea zegoen jokoan. Kepa Arrietaren hautagaitza izan da garaile. 46 bozka jaso ditu eta 21 Antonio Reguerok.

Federazioko Zuzendaritza Batzordearen kide berriak ere izendatuak izan dira, Arrietaren hautagaitzakoak denak: Juan Maria Lopez de Lacalle Saez de Nanclares, Koldo Segurola Ansola, Javier Garamendi Arkaute, Aitor Gonzalez Gonzalez, Ricardo Martinez Igartua, Iñigo Uriarte Manzano, Olga Jimenez Sevilla eta Jose Antonio Prieto Tricio.

Irakasle izan da orain arte Kepa Arrieta, entrenatzaile ere aritu izan da Arabako futbol talde askotan urte luzez, besteak beste Betoñon eta  San Ignacion. Alavesen kirol komentarista  gisa ibili da azken aldian Radio Vitoria irratian. Ondo ezagutzen ditu federazioko barrenak, izan ere, Pedro Arrieta Arabako presidente izandakoaren semea da, eta oso gaztetatik ibili da federazioaren inguruan.

Erronka handiak izango ditu Federazioan. Ohiko arazo eta erronkaz gain COVID19ak sorturiko egoeraren eraginari aurre egin beharko dio. Egun, txapelketak hasteko bi hilabete eskas falta direnean, inork ez daki ze egoeratan geratuko diren eta ze eragin izango duen futbol jarduera arruntean. Klub askok fitxei esker irauten dute, eta pandemiak eragina izango du ziur. Erronka nagusi gisa egingo diola aurre azaldu zuen, hauteskunde egungo hitzaldian.

Guztion federazioa egingo duela esan zuen. Ez dela inor soberan eta ez dela inor baztertua izango. Erabaki partekatuak hartzearen aldekoa da baina azken urteetan falta izan den lidergoa berreskuratzeko asmoa duela azpimarratu zuen. Federazioaren kudeaketa modernizatu eta profesionalizatua egingo duela eta arreta berezia jarriko diola areto futbolari eta emakumezkoen futbolari gaineratu zuen.

Ezaguna zen Kepa Arrietak oinarrizko futbolean zuen ospe ona, eta alde handiarekin irabazi zion Alavesen babesa zuen Antonio Reguerori. Euskal Herria Kirolak zorionak eman dizkio eta zorterik  onena opa dio bere ibilbidean baina euskararekiko eta euskal selekzioarekiko ere konpromiso zehatzak eskatzen dizkio. Bide horretan lagun izango gaitu.

FUTBOLA

Alaves – Aviron, maiatzaren 5ean

Alaves – Aviron, maiatzaren 5ean

2. multzoko 2. kanporaketa izango dugu Alaves-Aviron partida hau. Amurrion jokatuko da, maiatzaren 5ean, 12:00etan, Basarte futbol zelaian. Sarrera doan izango da

Genêts 1 – 4 Aviron

Genêts 1 – 4 Aviron

Emaitza honekin Baionako Avironek jokatuko du 2.multzoko 2.kanporaketa Alavesen aurka. Partida hori Amurrion jokatuko da, Basarte zelaian, maiatzaren 5ean, 12:00etan

Oiartzun 0 – 3 Añorga

Oiartzun 0 – 3 Añorga

Emaitza honekin Añorgak jokatuko du 1.multzoko 2.kanporaketa Eibarren aurka. Partida hau Usurbilen jokatuko da, maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:00etan