HERRI KIROLAK/AIZKORA
Kañamares IV.a, Urrezko Aizkolarien Kopako txapelduna
Ostegun eguerdian ospatu zen Urrezko Aizkolarien Kopako finala Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Lau aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago txapela irabazteko lehian: Oier Kañamares IV, Julen Olano, Luis Txapartegi eta Xabier Zaldua. Kanporaketak gainditu ondoren lau aizkolari hauek lortua zuten finalerako txartela eta neurketa estuak espero ziren Egur Sport-ek antolaturiko txapelketa honen garaipena nor eskuratuko zuen jakiteko.
Zortzi kanaerdiko ebaki behar izan zituzten eta lanak bukatzen lehena Kañamares izan zen 20 minutu eta 40 segunduko denbora eginda. Bigarren postuan Zaldua geratu zen, 21 minutu eta 11 segundu eginda eta Olanok osatu zuen podiuma 23 minutu eta 20 segundu baliatuta lanak amaitzeko. Azkenik, Txapartegi laugarren sailkatu zen 23 minutu eta 33 segunduko denborarekin.
Emaitzak:
- Oier Kañamares: orotara 20´40´´ (enborrez enbor: 1´19´´, 2´48´´, 6´08´´, 8,44´´, 12´18´´,15´01´´,17´23´´, 20´40´´).
- Xabier Zaldua, orotara 21´11´´ (enborrez enbor: 1´06, 2´36´´, 5´17´´, 7´44´´, 12´03´´, 15´00´´, 17´51, 21´11´´).
- Julen Olano: orotara 23´20´´ (enborrez enbor: 1´26,3´1´´, 6´13, 9´56´´, 13´20´´, 16´09´´, 19´34´´, 23´20´´).
- Luis Txapartegi: orotara 23´33´´ (enborrez enbor: 1´10´´, 2´36´´, 5´38´´,9´01´´, 14´08´´, 17´15´´, 20´30´´, 23´33´´).
Halaber, Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketako finala ere lehiatu zen Asteasun. Bi bikotek hartu zuten parte. Alde batetik, Suharri Rodriguez ‘Suharri’ eta Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’, eta bestetik, Ibai Soroa eta Axel Larrañaga. Bikote bakoitzak zortzina kanaerdiko txanda librean ebaki beharra zuen.
Lehen txandan Suharri eta Basozabal nagusitu ziren, 22 segunduko tartea irabaziz. Handik minutu batzuetara jokatu zuten bigarren txanda eta Suharri-Basozabal bikoteak lortu zuen garaipena 10 minutu eta 29 segunduko denborarekin, aurkariek 10 minutu eta 46 segunduko denboran amaitu zituztelarik lanak.
Emaitzak:
1. Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia Basozabal: 10´29´´ (erloju contra 2´19´´ eta azken proban 8´10´´).
2. Ibai Soroa-Axel Larrañaga: 10´43´´ (erloju kontra 2´41´´ eta azken proban 8´02´´).
560 kiloko bigarren jardunaldia jokatu da Erandion
Tiraldi denak irabazita Gaztedi A nagusitu zen, eta atzetik Goiherri eta Gaztedi B sailkatu ziren
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Beñat Telleria izan zen bigarren eta Hodei Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren
Zabalik da Lur Gaineko Sokatira Mundialerako talde eta selekzioen izen emate epea
Uztailaren 1etik abuztuaren 6ra TWIFek eskaintzen duen webgunearen bidez