ARRAUNA
KAE 1 Ligan 13 ontzi egongo dira eta KAE 2 Ligan 10 edo 11
Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) iragarri berri duen bezala aurtengo denboraldian KAE 1 Ligak hamahiru ontzi izango ditu, Eusko Label Ligatik jaitsi den Kaikuk izena eman eta gero.
Beraz, Bizkaitarrarekin batera Pedreña, San Pedro, Getaria, Deustu, Arkote, San Juan, Camargo, Zumaia, Orio B eta Astillero izango dira aurtengo lehian. Eta horiei gehitu beharko zaie KAE 2tik igo diren Castro eta Lapurdi.
KAE 2ri Ligari dagokionez orain arte hamar ontzik eman dute izena, baina Zumaia Bk bere parte hartzea urtarrilaren 30a baino lehenago baieztatzen badu bat gehiago izango dira, hamaika alegia.
Aurtengo denboraldirako elkartean baja dira Getxo, AN Castro eta Santurtzi B eta alta ordea Illunbe eta Deusto B. Azken bi horiek Donostiarra B, Hondarribia B, Portugalete, Busturialdea, Mutriku, Hibaika, Zarautz B eta Santoñarekin batera lehiatuko dira arraunaren hirugarren maila honetan.
Iazko denboraldia:
Pasa den arraun denboraldi ez-ohikoan, Pedreñak irabazi zuen KAE1 liga eta Eusko label ligara igotzeko Play-Offak jokatzeko, Pedreña eta San Pedro sailkatu ziren. Donostiarra eta Getxo aldiz, KAE2 ligara jaitsi ziren.
2020ko KAE1 Ligako sailkapena:
- Pedreña 11,58 puntu
- San Pedro 10,83 puntu
- Getaria 8,70 puntu
- Deusto 8,17 puntu
- Arkote 7,75 puntu
- San Juan 7,33 puntu
- Camargo 7,25 puntu
- Zumaia 4,75 puntu
- Orio 4,08 puntu
- Astillero 3,83 puntu
- Donostiarra Amenabar 3,17 puntu
- Getxo 1,83 puntu
KAE2 Ligan aldiz, iaz Castro nagusitu zen eta KAE1 ligara igotzeko txartela lortu zuten Castro Canteras de Santullan eta Lapurdik.
2020ko KAE2 Ligako sailkapena:
- Castro 10,50 puntu
- Lapurdi 10,00 puntu
- Hondarribia 8,75 puntu
- Portugalete 7,80 puntu
- Busturialdea 7,08 puntu
- Mutriku 6,58 puntu
- AN Castro 5,50 puntu
- Hibaika-Susperregi 3,67 puntu
- Santurtzi 3,25 puntu
- Zarautz Babyauto 2,75 puntu
- IRC Santoña 1,67 puntu
Orioko Nazioarteko estropada bertan behera
Orioko arraunketa elkarteak ahaleginak egingo ditu estropada urtean zehar lehiatu ahal izateko
Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan
Senior emakumezko zein gizonezkoen kategorian garaipena eskuratu zuten orioko traineruek. Gazteek eta beteranoek osatutako taldean zarauzko Badok 13 garaile
Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketa Legution
Gizonezkoetan Zierbenak lortu zuen garaipena eta emakumezkoetan Donostiarra trainerua nagusitu zen