HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Julen Alberdi Txikia IV.ak eta Jesus Mari Mujikak irabazi dute Gipuzkoako Binakako txapela
Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketaren lehen edizioa jokatu zen pasa den igandean, ekainak 27, Aiako probalekuan, 12:00etan hasita.
Hiru bikotek hartu zuten parte txapelketan: Mikel Larrañaga- Iñaki Azurmendi, Julen Alberdi Txikia IV.a-Jesus Mari Mujika eta Eneko Otaño-Ugaitz Mugertza.
Lehia borrokatua eta estua izan zen punta-puntako sei aizkolarien artean. Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei hirurogei ontzako enborrak moztu behar izan zituen: lehenik hiru kanaerdiko, gero sei hirurogei ontzakoak eta, amaitzeko, beste hiru kanaerdiko.
Azkenean, lanak amaitzen azkarrenak Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Jesus Maria Mujika ibarrarra izan ziren, 21 minutu eta 59 segundo baliatu zituztelarik enbor guztiak zatitzeko.
Eneko Otaño beizamarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra izan ziren bigarren, 22 segundo eskasera (22 minutu eta 21 segundo) eta hirugarren, Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Iñaki Azurmendi beasaindarrak osatutako bikoa sailkatu zen, irabazleengandik minutu erdira (22 minutu eta 29 segundo).
Txapelketa ikusgarria izan zen, zinez ederra eta lehiatua. Bertaratu zirenek gozatu ederra hartu zuten kirolariek eman zuten mailarekin eta ikuskizunarekin. Kontutan hartu behar da, azken hilabeteotan, kirol proba gehienetan ez dela publikorik izan, osasun krisiak hala behartuta baina igandeko ekitaldian 300 lagunentzako tokia egon zen probalekuan, publikoaren presentziarekin zentzu beteagoa hartzen duelarik herri kirol proba batek (zaleak plazan izateak duen eragin ekonomikoaz aparte).
Gainera, neurri murriztaileak arintzen ari direla aprobetxatuz, udan zehar Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketak ia astebururo egingo direla jakinarazi zuten antolatzaileek.
Abian da goma gaineko Sokatira mundiala
Nazioen arteko txapelketan Euskal Selekzioa hamar pisutan lehiatuko da eta Kluben arteko txapelketara 39 euskal talde aurkeztu dira
Ezkabarten jokatu da Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketak bukatu dira asteburu honetan eta orain Irlandako Mundiala da erronka nagusia
Sokatira jardunaldia Berriozarren
560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten