EUSKAL PILOTA

Juaneneak Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du finalerdia

2022/01/25

Argazkiak: oriamendi2010

Iparlur Masters Txapelketa aurkeztu berri dute Galarretan eta aurtengo banakako Mastersa berrikintzekin dator. Inoiz baino pilotari gehiagok jokatuko dute, sei, eta bi debutari izango ditu; Zubiri eta Goikoetxea V.a. Beste lauak Juanenea, Ansa II.a, Urriza eta Barrenetxea IV.a izango dira.

Buruz Buruko Kutxabank Torneoko sei erremontista onenak jokatuko dute Mastersa eta guztira bost partida daude iragarrita bost larunbatetan. Lehenengo partidua larunbat honetan, urtarrilaren 22an jokatuko da eta Juaneneak eta Zubirik neurtuko dituzte indarrak. Juanenea laugarren sailkatu zen udaran eta Zubiri bosgarren. Garailea finalerdietara pasako da.

Bigarren partida urtarrilaren 29an jokatuko dute Goikoetxea V.ak eta Ansa II.ak. Bi urnietarren arteko partida izango da eta Goikoetxea seigarren sailaktu zen Kutxabank Torneoan eta Ansa hirugaren

Master Txapelketa aurkeztu zuten joan den astean, Galarretan, eta larunbat honetan jokatu zen aurreneko aurrekanporaketa Zubiriren eta Juanenearen artean. Saldiastarrak 30-17 garaitu zuen goizuetarra, eta aurrera egiteko aukerarik gabe, txapelketatik kanpo gelditu da Zubiri.

Lehia biziko partidua izan zen asteburukoa. Juaneneak sendo hasi zuen norgehiagoka, eta irmotasunez eskuratu zituen aurreneko tantoak markagailuan. Zubirik, ordea, ez zuen aukerarik izan lehenengo orduerdian. Izan ere, Saldiaskoa bikain aritu zen hasieratik, eta horrek ez zion tarterik utzi Goizuetakoari. Hala ere, topaketa punturik gorenean zegoenean, Zubirik taktika aldatzea erabaki zuen, eta berehala batu zituen bost tanto markagailura, 20-5ekoa eginez. Hain justu, sakea zabalera egiten hasi zen, eta Juaneneak ez zuen erantzuna ematen asmatu. Une horretan, tentsioz betea zegoen Galarreta, Zubirik ezin hobe egin baitzion aurre Saldiaskoari. Edonola ere, markagailua 21-15era heldu zenean, Juaneneak lortu zuen sakea berreskuratzea, eta orduan ziurtatu zuen garaipena. Azkenean, 30-17 garaitu zuen goizuetarra, eta, emaitza horrekin, finalerdietarako txartela lortu zuen.

Urriza zalantzan lesioagatik, txapelketako finalerdirako

Denera, hiru partidu izan ziren larunbat arratsaldean, Galarretan. Juanenearena eta Zubirirenaz gain, Urrutia II.ak eta Martirenak indarrak neurtu zituzten Loitegiren eta Odeiren kontra, eta 35-31 amaitu zen norgehiagoka.

Bigarrenean, Segurolak eta Barrenetxea IV.ak 31-25 garaitu zituzten Urriza eta Labaka.  Partidu latza izan zen Urrizarentzat, iruindarra lesionatu egin baitzen semifinaletako atarian. Zaintiratu muskularra izan daitekeela aurreratu dute, baina ez dute baztertzen haustura izatea. Horrenbestez, proba medikuek esaten dutenari itxaron beharko dio Iruñeakoak. Garaiz osatuko ez balitz, Master Txapelketako semifinaletik kanpo geldituko litzateke.

Ansa eta Goikoetxea urnietarrek finalerdietarako sailkapen partidua jokatuko dute asteburuan, eta garaileak Urriza izango du zain, betiere bere lesiotik osatzen baldin bada.

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Pilota goxua modalitateko bi partida izango dira larunbatean Villabonan eta Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa hasiko da ostiralean