EUSKAL PILOTA
Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak
Juanenea eta Zubiri kanpoan geratu dira eta Urrutia II eta Barrenetxea IV.ak aukerak ez dituzte galdu
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen da eta atzo jokatu ziren partiden emaitzekin argitu dira hainbat gauza. Hasteko finalerdietarako hiru sailkatu ezagutzen dira eta kanpoan geratu den bikote bat ere badakigu zein den.
Juanenea eta Zubirik (Larre Gain) 30-23 galdu zuten Urrutia II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka eta beraz kanpoan geratu dira nafarrak. Lau puntu dituzte jardunaldi baten faltan eta ezin dute laugarren posturik eskuratu. Alderantziz, Urrutia-Barrenetxeak (Oialume Zar) aukera txiki bat badute sailkatzeko. Horretarako, azken jardunaldian Goikoetxea eta Aizpuruk (Gurutzeta) 16 tanto edo gutxiago egin beharko dituzte.
Erremontari saioko bigarren partidan Urriza eta Zalduak 30-28 garaitu zituzten Segurola eta Larrañaga. emaitza honekin bi bikoteak sailkatu dira finalerdietara.
Goiko postuetan Ansa-Labaka (Setien), Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) finalerdietara sailkatu dira eta orain postuak bakarrik geratzen dira jakiteko.
Astelehenenko jardunaldian Urrutia eta Barrenetxeak txapelketako aurreneko garaipena lortu zuten. Partidaren hasieran ez beste, bigarren zatian aurretik jarri ziren hiru, lau tantoko aldearekin eta amaieran, 25-23 ondoren, partida amaitzen jakin zuten Barrenetxearen sakeari esker.
Urriza eta Zaldua 29-20 aurretik joan arren kosta egin zitzaien partida istea eta Segurola eta Larrañaga 29-28 hurbildu ziren. Hala ere, azken tantoa gorrien aldekoa izan zen eta lau puntuak lortu zituzten eta aurkariek, bi.
Maiatzaren 17ko emaitzak:
- Urrutia II.a-Barrenetxea30 Juanenea-Zubiri 23
- Urriza-Zaldua 30Segurola-Larrañaga 28
Arraioz nagusitu da promozioko laxoa txapelketan
Finalean Irurita eta Arraioz neurtu ziren eta lehia estu eta ikusgarri baten ondoren, arraioztarrak nagusitu ziren, 8-9
Xabier Azpirozek irabazi zuen Eguberrietako erremonte txapelketa
Lekunberriko atzelariak hiruko finalean Xanti Uterga doneztebarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra gainditu zituen
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa