EUSKAL PILOTA
Juanenea eta Barrenetxeak aurrea hartu dute San Fermin Torneoan
Juaneneak eta Barrenetxea IV.ak San Fermin Torneoaren finalerako pausoa eman dute, Ansa II.a eta Larrañagari 30-26 irabazi ondoren. Irabazleek 4 puntu dituzte, galtzaileek bi. Gogoratu behar da hiru bikote ari direla titulua lortzeko lehian eta ligaxkako lehena finalera sartuko dela eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dutela.
Partida borrokatua izan zen, baina azkenean gorriek partida ixtea lortu zuten Juanenearen lan bikainari esker. Oso berdindua joan zen lehia, baina azkeneko tantoetan gehiago asmatu zuten Barrenetxeak eta Juaneneak, Saldiaseko aurrelariak errematean erakutsitako maisutasunari esker gehienbat.
B txapelketan bi partida jokatu ziren Murgiondo eta Loitegiren debutarekin. Hirugarren partidan estreinatu ziren profesionaletan, Goikoetxeak eta Murgiondok 30-24 gainditu zituztelarik Loitegi eta Zubiri. Murgiondok partidu haundia jokatu zuen eta garbi erakutsi zuen, sakearekin min haundia egiteko gai dela: 13 tanto lortu zituen horrela.
Jaialdiko lehen partidan ez zen orekarik izan. B txapelketako lehen partida zen eta Urrutia-Martirena Zaldua II.a-Labakaren gainetik pasa ziren 30-11.
Emaitza hauekin bi bikote irabazleek lau puntu dituzte, Loitegik eta Zubirik puntu bat, eta Zaldua II.ak eta Labakak puntu negatiboa dute.
Ekainak 18ko emaitzak, Galarretan
- Urrutia II.a-Martirena 30 Zaldua II.a-Labaka 11 (B Txapelketa)
- Juanenea-Barrenetxea 30 Ansa II.a-Larrañaga 26 (A Txapelketa)
- Goikoetxea V.a-Murgiondo 30 Loitegi-Zubiri 24 (B Txapelketa)
San Fermin Torneoa
Bi txapel jarriko dira jokoan, nagusia A multzoko txapelketarekin eta bigarrena B multzokoarekin, uztailaren 14ra arte luzatuko delarik. A multzoak San Fermin Txapelketa nagusia jokatuko du, hiru bikote eta sei pilotari nagusiekin. B multzoa gainontzeko erremontistek osatzen dute eta bigarren txapel bat jokatuko da.
A multzoko hiru bikoteak Urriza-Aizpuru III, Juanenea-Barrenetxea IV eta Ansa II-Larrañaga dira. B multzoan Zaldua II-Labaka, Urrutia II-Martirena, Loitegi-Zubiri eta Goikoetxea V-Murgiondo arituko dira.
Txapelketa bost jardunalditan jokatuko da. Hasieran denen arteko ligaxka bati dagozkion partidak jokatuko dira bi multzoetan. A multzoko eta B multzoko finalerdiak uztailaren 7an jokatuko dira eta bi multzoetako finalak uztailaren 14an.
Pandemiaren ondorioz, San Fermin Txapelketa Galarretan jokatu behar izan dute eta ez, ohi bezala, Huarteko Euskal Jain. Berrikuntza nagusi horrekin ligaxkako lehen sailkatua finalera pasako da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute. B multzoan laugarren sailkatua kanporatuta geratuko da.
XXXVIII. Euskal Herriko Pala Txapelketa ari da jokatzen Oiartzunen
Martxel Toledo, antolakuntzako kidearekin elkarrizketa
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jarri dute berriro martxan
Asteburu honetan ekingo zaio berriro txapelketari eta abuztuaren hasiera arte luzatuko da
Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoa
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta