EUSKAL PILOTA
Josu Irurita eta Javier Oskoz garaile Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan
Argazkiak: Oberena Pilota Elkartea
Joan den igandean, azaroaren 1ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu ziren eskuz banakako senior mailako Nafarroako txapelketako finalak, eta Oberenako Josu Irurita eta Javier Oskoz izan ziren txapeldun, lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren, Irurtzun taldean ari den Anartz Olano aresoarrari eta Oberenako Oian Canabal igantziarrari irabazita.
Pilota jaialdia bigarren mailako finalarekin hasi zen, non Oberenako bi taldekide aritu ziren nor baino nor gehiago eta azkenean Javier Oskozek 12-18 irabazi zion Oian Canabali.
Norgehiagokaren hasiera oso berdindua joan zen, berdinketa ugari egon zirelarik (1-1, 2-2, 3-3 eta 4-4), baina handik aurrera markagailuan gorabehera asko egon eman ziren. Lehenik, Oskozek zulotxoa irekitzea lortu zuen (4-7) baina berpiztu zen Canabal eta buelta eman zion partidari tantu erreskedada eginda (9-7). Berriro irauli zen egoera eta Oskozek 9-12 jarri zen aurretik baina berehala berdindu zuen markagailua Canabalek (12-12). Handik aurrera, Oskoz zeharo nagusitu zen eta sei tantu jarraian eginda, bigarren mailako txapela etxera eraman zuen (12-18).
Partidak 41 minutu iraun zuen eta guztira 175 pilotakada eman zituzten bi pilotariek. Javier Oskozek 14 tantu (1 sakez) eta 3 hutsegite egin zituen, eta Oian Canabalek aldiz, 9 tantu (5 sakez) eta 4 hutsegite.
Ondoren, lehen mailako finalaran txanda izan zen, Irurtzun klubeko Anartz Olano eta Oberenako Iosu Iruritaren arteko lehia, alegia. Partida borrokatuan, Iosu Iruritak aurrea hartu zuen eta, azkenean, 18 eta 7 gailendu zen.
Bigarren mailakoan gertatu bezala, partida hasiera orekatua izan zen (1-1, 2-2, 4-4, 6-6). Hortik aurrera, Irurita erabat nagusitu zen eta 0-8ko partziala eginda partidua erabakita utzi zuen, azkenean 7-18 gailendu zelarik.
Partidak 26 minutu iraun zuen eta orotara 119 pilotakada eman ziren. Josu Iruritak 15 tantu egin zituen (5 sakez) eta hutsegite bakarra, eta Anartz Olanok 6 tantu (2 sakez) eta 3 hutsegite egin zituen.
Emakume Master Cup Txapelketa Deban
Pilota goxoko lau kanporaketa jokatu ziren igandean Debako pilotalekuan
Emakumea Pilotari Txapelketako finalak lehiatu dira Zestoan
Lehen mailan, Arrieta eta Mendizabal 22 eta 21 gailendu zitzaizkien Espinar eta Nora Mendizabali. Bigarren mailan Tolosa-Arraizak 22-10 irabazi zieten Agirre-Berrocali
Barrenetxea IV.ak irabazi du Erremonteko Master UTS Txapelketa
Lehia ezin eder eta estuagoan Barrenetxeak 30-29 irabazi zion Urrizari larunbatean Galarretan