MENDI LASTERKETAK
Joseba Larralde eta Itxaro Zabaletak irabazi dute Goizutrail lasterketa
Joan den larunbatean, goizeko 09:00etan, eman zitzaion hasiera Goizutrail lasterketari, aurreko urteetan bezalaxe, korrikalariek hiru modalitatetan parte hartzeko aukera izan zutelarik: bata, luzea, 25 kilometrokoa; bestea, motza, 10,6 kilometrokoa; eta azkena, 25 kilometrokoa, erreleboka egitekoa.
Lasterketa plazan hasi zen, eta korrikalariek Eneko Elorri aldera jo behar izan zuten, lehenik. Ondoren, Aitasemegi auzora igo ziren xenda estu batetik eta, lau kilometrotan, xenda eta pistetatik 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igo ziren. Handik bueltan, herrira jaitsi ziren Espideko sorotik, eta Plazan bukatu zuten, ibilbide laburra hautatu zutenek. Binaka aritu zirenek, berriz, erreleboa eman behar zioten lagunari, eta Mandoegirako (1.045 metro) bidea hartu. Jaitsiera egin ostean, plazan amaitu zuten ibilbidea.
Hauexek izan ziren azkarrenak, hiru modalitatetan: Joseba Larralde eta Itxaro Zabaleta, 25 kilometrokoan; Eki Imaz eta Guratz Azpiroz, 10 kilometrokoan; Olatz Zabala eta Ion Alzuri, 25 kilometrokoan, erreleboka.
SAILKAPENAK
IBILBIDE LUZEA:
Emakumezkoetan:
1.saria: Itxaro Zabaleta Telleria (3.00.40)
- saria: Rosa Uribe Navarro (3.11.14)
- saria: Ana Reina Arjona (3.17.28)
Gizonezkoetan:
1.saria: Joseba Larralde Altzugarai (2.12.21)
2.saria: Hodei Lujanbio Apezetxea (2.16.56)
3.saria: Asier Rajado Barberena (2.21.56)
Beteranoetan:
Vanesa Bahon
Joseba Lasarte
IBILBIDE MOTZA:
Emakumezkoetan:
1.saria: Guratz Azpiroz Beuntza (1.05.43)
2.saria: Ane ElzaundiaMentaberri (1.06.16)
3.saria: Mayi Arriola Agirretxe (1.07.56)
Gizonezkoetan:
1.saria: Eki Imaz Ruiz de Egino (0.49.39)
2.saria: Jon Zubeldia Larrarte (0.53.28)
3.saria: Angeltxo Aranibar Almandoz (0.54.47)
Beteranoetan:
Montse Garmendia
Jorge Ramos
BIKOTEKA:
1-Olatz Zabala Dominguez eta Ion Alzuri Madrid (2:34:47)
2- Adur Iantzi Irigoien eta Aitor Begino Irigoien (2:36:00)
3- Xuban Iturrioz Martiarena eta Jon Murua Etxeberria (2:36:18)
Berako Mendi Maratoi Erdia ez da aurten lehiatuko
2021ko apirilean lehiatu ahal izateko prestakuntza lanetan hasi dira dagoeneko lasterketaren antolatzaileak
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu dute erabakia
Data berriak EMF-ren Mendi Eskiko Txapelketetarako
Bestalde, Euskal Selekzioa Cerlerrren ari da egunotan Mendi Eskiko frogak lehiatzen