MENDI LASTERKETAK
Jone Fuente eta Josu Urrestarazuk irabazi dute Mugagabe Traila
Pasa den larunbatean, arratsaldeko 18:00etan abiatu zen COVID gabeko Mugagabe Traila
Laudioko Ikastolaren inguruan zegoen irteera puntua, non ehunka kirolari eta zale bildu ziren lasterketari hasiera emateko. 150 lasterkarik baino gehiagok emanda zuten izena, hainbat txandetan atera zirenak COVID19ari aurre egiteko protokoloa jarraituz (horretarako bakoitzak marka zuen lurrean eta hasieran guztiek eraman behar zuten musukoa).
Bero itogarria egiten zuelarik, Laudioko hainbat mendi zeharkatu zituzten kirolariek eta 21:00etan sari banaketa egiten zen bitartean batzuk helmuga zeharkatzen zeuden oraindik, azkenean 121 lehiakidek lortu zutelarik ibilbidea amaitzea.
Emakumezkoen lehian, Aiaramendi taldeko Jone Fuente Herrerak lortu zuen markarik onena, atzetik Irati Larrañaga eta Irune Ruiz de Gauna sailkatu zirelarik. Gizonezkoetan berriz, Josu Urrestarazu izan zen garailea, Unai Intxaurraga izan zen bigarren eta Josu Apraiz hirugarren.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Aiaramendi Korrikalariak izan zen lehena (08:02:20). Orkatzak bigarren (08:49:04) eta Amurrio Trail Taldea hirugarren (10:04:16).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 JOSU URRESTARAZU GARCIA IDIAZABAL-ASEPLAN 01:45:54
2 UNAI INTXAURRAGA PUJANA S.M. JOKO ALAI KIROL ALKARTEA 01:52:29
3 JOSU APRAIZ ETXEZARRAGA ORKATZAK 01:54:16
4 JOSEBA URBANO SANTIN AIARAMENDI KORRIKALARIAK 01:55:34
5 GUSTAVO SANCHEZ GIL CD ALIMCO-RUNNINGFIZ 01:55:53
6 AITOR MENTXAKA Independiente 01:56:33
7 IÑAKI GALINDEZ UGARTE ORKATZAK 01:56:38
8 URKO IBARROLA ALBIZUA AMURRIO TRAIL TALDEA 01:57:43
9 ASIER HURTADO RODRIGUEZ Independiente 01:58:03
10 XABI KANTSAU VASALLO AIARAMENDI KORRIKALARIAK KIROL KLUBA 01:58:29
Emakumezkoak
1 JONE FUENTE HERRERA AIARAMENDI KORRIKALARIAK 02:08:35
2 IRATI LARRAÑAGA CAMPO BASE 02:14:37
3 IRUNE RUIZ DE GAUNA BERTAKOAK KIROL KLUBA 02:15:47
4 KAROL IGLESIAS SANTISTEBAN EUTSI BALMATRAIL 02:37:37
5 HELENE ARZUAGA MUGURUZA ORKATZAK 02:46:42
6 AINARA IRIBAR ZTT 02:46:47
7 TANIA LOPEZ OLIVARES MÉXICORRE 02:57:29
8 SAIOA ZULUETA BARRERA VPM TEAM 02:59:17
9 ANE ORMAETXEA GONZALEZ Independiente 03:12:08
10 ISABEL AROSA JARAUTA Independiente 03:26:02
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka