EUSKAL PILOTA
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
BINAKAKO EMAKUME MASTER CUP TXAPELKETA LARUNBATEAN HASI ZEN ATAUNGO AUZOETA PILOTALEKUAN
Ataungo Auzeota pilotalekua ikuslez beteta zegoela eman zitzaion hasiera larunbat arratsaldean binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup Txapelketako lehen aurre-kanporaketari.
Txapelketari hasiera eman zion partidan, Nerea Sagarna (Larrabetzu) eta Haizea Marijuan (Santurtzi) bizkaitarrek Jaione Urania eta Irati Usandizaga oñatiarrei irabazi zieten 8-18.
Bigarren partidan, 16 urte azpikoan, Arantxa Arratibel ataundarrak eta Aisha Etxeberria amezketarrak 18-13 irabazi diete Altsasuko Udane Vergara eta Alaia Ruiz de Infante gasteiztarrari.
Eguneko beste arretagunea Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga pilota mistoarekin jokatzen ikustean zetzan. Material honekin ausartu dira lehen aldiz bizkaitarrak eta lehen proba honetan Madalen Etxegarai eta Uxue Osesek osatutako oñatiko bikoteari 18-4 irabazi diote.
Azken norgehiagokan, Ibone Salinas eta Andrea Capellan errioxarrek Hiart Arakistain (Sopela) eta Miren Olondori (Bermeo) ez diete inolako aukerarik eman (18-5).
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Plazandreak txapelketa
Olatz Arrizabalagak (Gernika), Irantzu Etxebestek (Bera) eta Nora Mendizabalek (Andoain) jantzi dute txapela
Urrizak irabazi du finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua
Urrizak ligaxkako lehen lau puntuak lortu zituen, Urrutiari 30-19 irabazita Galarretan
Erkiagak eta Minviellek irabazi dute Urrezko Eskularrua Txapelketa
12-15 eta 10-15 irabazi dute Urrezko Eskularrua txapelketako finala Goikoetxea eta Irastorzaren aurka