HERRI KIROLAK/HARRIA
Jokin Eizmendik irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
Argazkiak: egursport
Urtea amaitzearekin batera, herri kiroletako txapelketa ofizialetan ari dira txapeldunak izendatzen eta horien artean, Asteasun jokatu da larunbat honetan gizonezkoen harri handietako lehia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Lege Zaharren plazan.
Printzipioz lau lagun ziren aritzekoak baina Aimar Galarragaren hutsunea dela medio, hiru harrijasotzailek neurtu zituzten indarrak azkenean: Jokin Eizmendi, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Iñigo Eizagirre. Hoietatik Eizmendi zen aurrez txapeldun izandako bakarra, izan ere, zarauztarrak hirutan lortua zuen txapela janztea (2014, 2015 eta 2018an).
Egin beharreko lanak honakoak izan ziren: 200 kiloko errektangularrarekin, 175eko zilindroarekin, 150eko kubikoarekin eta 125eko bolarekin ahalik eta altxaldi gehien egitea, hiruna minutuko txandetan.
Jokin Eizmendi zen faborito nagusia eta ez zuen hutsik egin, laugarrenez eskuratu zuelarik Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Bigarren egin zuen Iñigo Eizagirre ‘Eiza’k eta hirugarren Jon Unanue ‘Goenatxo III’ak.
SAILKAPENA
1 Jokin Eizmendi:
200 kiloko errektangularrarekin: 8 jasoaldi.
175 kiloko zilindrikoarekin: 10 jasoaldi.
150 kiloko kubikoarekin: 12 jasoaldi.
125 kiloko bolarekin: 14 jasoaldi.
2 Iñigo Eizagirre Eiza
200 kiloko errektangularrarekin: 5 jasoaldi.
175 kiloko zilindrikoarekin: 7 jasoaldi.
150 kiloko kubikoarekin: 10 jasoaldi.
125 kiloko bolarekin: 12 jasoaldi.
3 Jon Unanue Goenatxo III.a
200 kiloko errektangularrarekin: 6 jasoaldi.
175 kiloko zilindrikoarekin: 8 jasoaldi.
150 kiloko kubikoarekin: 9 jasoaldi.
125 kiloko bolarekin: 9 jasoaldi.
Honenbestez, 6.900 kilo jasota Jokin Eizmendik jantzi du 2021eko Euskal Herriko Harri Handien txapela. Orotara 5.225 kilo jaso ditu Eizagirrek eta 5.075 kilo Goenatxok.
Euskal Herriko taldeak eta selekzioa Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan
Emaitza ikusgarriak lortu ditu Euskal Herriak Ipar Irlandan jokatutako munduko txapelketan
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentlatoian
Lanak 24.01ko denboran amaituta, bost minutuan ondu dute iaz Garazi Arruti eta Lucia Orbek lortutako marka
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Nagusien mailan, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Mikel Lizartza tolosarra izan dira txapeldunak