HERRI KIROLAK/HARRIA
Jokin Eizmendik irabazi du aurtengo Igeldoko Harria Txapelketa
Larunbatean jokatu zen Donostiako Trinitate plazan Igeldoko Harria sari nagusia
Txapelketa irabazteko faborito nagusia zen Jokin Eizmendi, eta ez zuen hutsik egin. Igeldoko Harriko txapela seigarrenez jantzi zuen harri-jasotzaile zarauztarrak, 14 jasoaldi lortuta, Donostiako Trinitate plazan.
Dena den, Jokin Eizmendik iaz baino jasoaldi bat gutxiago eman zion harriari eta gainontzeko partaideek ere harri horrekin eginak zituzten marken azpitik gelditu ziren.
Edozein kasutan, zarauztarrak ez zuen areriorik izan eta erraz nagusitu zen, bigarren eta hirugarren posturako lehia, ordea, borrokatuagoa izan zelarik.
Izan ere, lau partaide ibili ziren oso-oso paretsu. Bigarren postua Gorka Etxeberria oriotarrak eskuratu zuen, 12 jasoaldirekin, baina hirugarren posturako hiru lagun geratu ziren berdinduta 11na altxaldirekin: Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra. Jasoaldietan berdinketa ematen bada, kilo gutxien duen kirolaria gailentzen da, beraz, Urrarentzat izan zen hirugarren tokia.
Ondorengo bi sailkatuak ere, Aimar Galarraga oriotarra eta Beñat Telleria, haiengandik oso gertu ibili ziren, bakoitza 10na jasoaldirekin.
SAILKAPENA
- Jokin Eizmendi: 14 altxaldi
- Gorka Etxeberria: 12. altxaldi
- Mikel Lopetegi Urra: 11 altxaldi
- Imanol Illarramendi Kortaberri: 11 altxaldi
- Xabier Peñagarikano Peña: 11 altxaldi
- Beñat Telleria. 10 altxaldi
- Aimar Galarraga: 10 altxaldi
- Alesandro Merlo: 8 altxaldi
- Jagoba Otaegi: 4 altxaldi
- Goenatxo III.a: 3 altxaldi
Iazko edizioa
2019an, Jokin Eizmendi izan zen ere Igeldoko Harria harri-jasotzaile probako garailea, aurten baino altxaldi bat gehiago eginda.
2019ko sailkapena:
1.- Jokin Eizmendi 15 jasoaldi
2.- Beñat Telleria 14 jasoaldi
3.- Gorka Etxeberria 13 jasoaldi
4.- Xabier Peñagarikano 11 jasoaldi
5.- Aimar Galarraga 11 jasoaldi
6.- Josu Urbieta 10 jasoaldi
7.- Jagoba Otaegi 9 jasoaldi
8.- Imanol Illarramendi 7 jasoaldi
9.- Mikel Lopetegi Gereka 6 jasoaldi
Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa
22 urterekin jantzi du eibartarrak txapel nagusia, sekulako erakustaldia emanda
Beti Gazteko emakumeek irabazi dute Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa
Datorren azaroaren 27an lehiaketa mistoaren txanda izango da Berriozarren, 280 kiloz azpiko kategorian
Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile
Vicentek iazko garaipena errepikatu zuen eta Gisasolak emakumezkoen lehendabiziko garaipena eskuratu du