LASTERKETAK
Jabi Goitia eta Maddi Marquet nagusitu dira Oñatiko duatloian
Pasa den larunbat arratsaldean lehiatu zen Oñatiko Duatloiaren 28. edizioa, guztira bost kilometro korrika, 20 bizikletan eta beste 2,5 korrika egin behar izan zituztelarik partehartzaileek, erlojuaren kontra arituta.
Herriko plazan hasi eta bukatu zen Aloña Mendiko triatloi taldeak antolaturiko proba, herrigunean bertan zegoen korrika egin beharreko zirkuitua eta bizikletan, berriz, Elorregiraino joan ziren eta bueltan, Usako aldera hartu zuten.
16:00etan atera zen lehen parte-hartzailea Oñatiko plazatik Atzeko Kaletik gora, kirol egokituan lehiatu ziren hiru paratriatletak izan zirelarik irteten lehenak, gero emakumezkoen txanda izan zen eta azkenik gizonezkoena, denak banan aterata.
Zirkuitua gogorra izan zen ezbairik gabe, Santipillau aldera eta Asentzio aldera igo zituzten bi aldapak, batez ere. Gainera, berotu ere egin zuen eta ibilbidearen zati batean haizea ere kontra izan zuten.
Gizonezkoen kategorian Jabi Goitia gernikarra izan zen irabazlea, bigarren Beñat Arnaiz helmugaratu zen eta hirugarren Urko Herran. Emakumezkoetan berriz, Maddi Market nagusitu zen, eta podiuma Diana Vecillas eta Arrate Mintegik osatu zuten, hurrenez hurren.
Aurten egoerara moldatutako lasterketa antolatu zuten Oñatin, izan ere, pandemiari aurre egiteko neurriak aintzat hartuta, ordu pare bat lehenago hasi ziren ingurura inguratzen kirolariak, ilaran jarri eta tenperatura hartu, izenak eman eta txipak hartzen.
Kadete mailatik aurrerako 360 atleta federatuk hartu zuten parte. Horietatik, 60 emakumeak, eta duatloi egokitua egiteko aukera ere eskaini zuten antolatzaileek. Egunean zehar 100 boluntario aritu ziren lanean, 80 herritar eta Aloña Mendiko hogei kide inguru.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA:
1 JAVIER GOITIA OMAECHEVARRIA 00:58:43
2 BEÑAT ARNAIZ URIBARREN 00:59:01
3 URKO HERRAN AGUILAR 00:59:09
4 RUBEN RUZAFA CUETO 00:59:56
5 AITOR SAN VICENTE ASTOBIZA 00:59:58
6 AITOR REGILLAGA BELOKI 01:00:09
7 ANDER SEGUROLA ULI 01:00:16
8 ANDER GANZABAL BILBAO 01:00:23
9 JAVIER FERNANDEZ VICARIO 01:00:27
10 IBAN AZAROLA GORDO 01:00:30
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA:
1 MADDI MARQUET FERRAN 1:07:33
2 DIANA VECILLAS SAMPEDRO 1:11:48
3 ARRATE MINTEGI GONZALEZ 1:12:31
4 BESAIDE ASTOBIZA SANCHEZ 1:12:57
5 IOANA OSA LARRUZEA 1:13:31
6 NAIADE VELASCO RODRIGUEZ 1:13:34
7 LOLA OIARZABAL FERNANDEZ 1:14:26
8 INES MORENO SANCHEZ 1:15:12
9 AINARA BENAVENTE BABACE 1:16:24
10 ERIKA ESPINOSA LAHUERTA 1:16:31
Oihana Azkorbebeitia: “Euskal ikurrekin eta euskal herritar gisa joaten naiz leku guztietara”
Munduko Kopan hirugarren izan berritan kalakan aritu gara Abadiñoko korrikalariarekin
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Aurtengo proban, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten
Eneko Gurrutxagak eta Maddi Mujikak irabazi dute Adunako mendi duatloia
2021eko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazleak Enara Oronoz eta Eneko Gurrutxaga izan dira