FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Reala 3-Athletic 1: Reala 2018ko txapelketaren buru
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus] → berria.eus: Baten poza, bestearen ezina → naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta Reala 3 - 1 Athletic Reala: Moya; Raul Navas, Llorente, Elustondo (Odriozola,...
Zarautz 2-Oiartzun 3
Aldez aurretik Asti Txikiko partidan Oiartzun faborito argia bazen ere, oso lehiatua izan da, Zarautz aurretik jarri da, eta azken uneraino ez dute lortu oiartzuarrek garaipena.
Aurrera 0-Eibar 4
VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.