FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an

Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Twitter
Opariak zozketatuko ditugu EH Txapelaren finala ikusten doazenen artean
Opariak zozketatuko ditugu larunbatean II. Euskal Herria Txapelaren finala ikusten Gal stadiumera doazenen artean: bazkari bat Arzak jatetxean, egonaldi bat Koikili aterpetxean eta Real Union futbol taldeko elastiko bat
Kortabarriak eta Iribarrek jarriko diote II. Euskal Herria Txapela irabazleari
Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek jarriko diote txapela irabazleari, larunbatean Irunen jokatuko den II. Euskal Herria Txapelaren finalean.
II. Euskal Herria Txapelaren Finala. Aurkezpen Ekitaldia
Gal Stadiumean bertan aurkeztu dugu II. Euskal Herria Txapelaren finala, Kortabarriak eta Iribarrek Atotxan ikurriña atera zuten une historikoaren argazkiarekin.