FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Eibar – Alaves, azaroaren 4ean
Eibar – Alaves izango da III. EH Txapelaren 4. jardunaldia. Azaroaren 4ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, eguerdiko 12:00etan
Eibar 1-1 Athletic
Banaka berdindu dute Eibarrek eta Athleticek III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hirugarren jardunaldia Ipuruan. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 4 punturekin
[BIDEOA] Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak
HIRIBARRUAN [2018.10.15] → Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas