FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Reala – Athletic, otsailaren 2an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 7. jardunaldia. Otsailaren 2an jokatuko da, larunbatean, 20:45ean. Bigarren bueltako lehen partida izango da
Martxel Toledo: «Atzera-bueltarik gabea»
Eskubide osoko kide gisa onartzeko eskatu diote FIFAri eta UEFAri. Zer bide egin dezake eskaerak? Toledoren eta Rojoren gogoetak jaso ditu BERRIAk.
Ekain Rojo: «Estatuen arauekin jokatutako partida»
Eskubide osoko kide gisa onartzeko eskatu diote FIFAri eta UEFAri. Zer bide egin dezake eskaerak? Rojoren eta Toledoren gogoetak jaso ditu BERRIAk