FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
[BIDEOA] Javier Clemente, Euskal Selekzioaren langintzaz
Javier Clementek Panamaren aurka egingo du debuta eta euskal jokalaririk onenak eraman nahi ditu bertara [BIDEOA: hamaika.eus]
Euskal Herriko K-1 Selekzioak 4 domina eskuratu ditu Mundu Kopan
2 zilar eta 2 brontze ekarri ditu K-1 kick boxing-eko Euskal Herriko Selekzioak 2019 Irish Open Mundu Kopatik
[Prentsa Oharra] Nazioarteko Pilota Federazioaren araudiaz
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskal Selekzioa onesteko bideari ekiteko asmoa dugu
.