FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Reala 1 – 1 Eibar
Anoetako berdinketarekin, III. Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko du Eibarrek lehenengo aldiz. Noren kontra jokatuko duen baina, Txapelaren azken bi partidetan erabakiko da.
Reala – Eibar, apirilaren 14an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 10. jardunaldia. Apirilaren 14an jokatuko da, igandean, 16:15etan
Maialen Goirizelaia: “Euskal selekzioan nahi zaitugu”
Javier Clemente euskal selekzioaren hautatzailea Ameriketara joandako euskaldunen ondorengoak selekzioan jokatzearen aldekoa da…