FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Genêts – Aviron, maiatzaren 1ean
2. multzoko kanporaketa izango da Genêts-Aviron partida hau. Irabazleak Alavesen kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko
Oiartzun – Añorga, maiatzaren 1ean
I. multzoko kanporaketa izango da Oiartzun-Añorga partida hau. Irabazleak Eibarren kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko
Mulier – Berriozar, apirilaren 26an
Partida honekin hasiera emango zaio IX. Euskal Herria Kopa 2019 edizioari. Apirilaren 26an jokatuko da, ostiralean, 20:30etan