FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Osasuna – Alaves, azaroaren 3an
Osasuna – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bostgarren partida. Azaroaren 3an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 16:00etan
Reala 3-0 Alaves
Lehenengo hiru puntuak lortuta Reala bigarren postuan jarri da IV. Euskal Herria Txapelako sailkapenean. Hurrengo partida, Osasuna-Alaves azaroaren 3an jokatuko da
Reala – Alaves, ostegunean
Reala – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren laugarren partida. Irailaren 26an jokatuko da, ostegun honetan, gaueko 21:00etan