FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Bertan behera geratu da Getariako Triatloia
Asteak ziren zalantzan zegoela lasterketa baina berrogeialdiko lehenengo epea amaituta hartu dute azken erabakia
EAEko kirol-federazioen gaur egungo hauteskunde prozesuak eten egin dira
Alarma-egoera amaitu arte eten dira hauteskunde prozesuak, bai eta hauteskunde-prozesuak egiteko epeak ere
Geure Sport aldizkari digitalaren 3. alea
Emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan irabazle suertatu zen Irati Astondoarekin solasaldia