FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
[maxixatzen.eus] Reala-Alaves finala aurkeztu egin dugu Azkoitian
ETB1 telebista katean emango dute finala zuzenean. 16:00etan hasiko da
San Ignacio-Bizkerre, Euskal Herria Kopako ‘B’ finalean, igandean, San Ignacion
Eguerdiko 12:00etan hasiko da. Sarrera doan izango da bertara doazen guztientzat
Athletic-Eibar, Euskal Herria Kopako 3. eta 4. postuak jokoan, larunbatean, Sondikan
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Sarrera doan izango da bertara doazen guztientzat