FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Athletic – Alaves, apirilaren 10ean
Arratsaldeko 16:30etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaseigarren partida izango da
Reala – Athletic, apirilaren 7an
Gaueko 21:00etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabosgarren partida izango da
Larunbatean hasiko da Iruñerriko Erremonte Profesionaleko txapelketa
Sei bikote arituko dira martxoaren 20an hasi eta apirilaren 9an amaituko den lehiaketan