FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Bizkaia Torneoaren zazpigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Maldonado-Ibai Perez 0 Gaubeka-Gordon 3 eta Necol-Maldonado 3 Garate-D.Ruiz 2
Felipe Uriarte: «Ekimen nazionala dugu Urmuga»
Elkarrizketa Felipe Uriarterekin, Urmuga 2021 ekimenaren inguruan
Irati Ruiz de Azua eta Laura Saez Arzamendi Probintzialeko txapeldunak
Elite mailako emakumezkoen gomazko paleta finalean Ane Isasmendi eta Ane Murgari 30-29 irabazita