FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Erkiaga eta Lopezek irabazi dute Miarritzeko Urrezko Eskularrua
Finalean Basque eta Ithurria bi setetan mendean hartuta (14-15 eta 9-15)
[B multzoa • FINALA] Bizkerre – Añorga, abuztuaren 29an, Aretxabaletan
Ibarra futbol zelaian jokatuko da, Aretxabaletan, abuztuaren 29an, igandearekin, 12:00etan hasita
[A multzoa • 3/4 POSTUAK] Reala-Eibar, abuztuaren 28an, Oñatin
Azkoagain futbol zelaian jokatuko da, Oñatin, abuztuaren 28an, larunbatarekin, 18:00etan hasita