FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Amaitu da XIII. Euskal Herria Kopa, Jon Esturo gogoan
Euskal Herria Kirolako kide zenaren omenez antolaturiko edizio honetan, Athleticek jantzi du txapela “A” kategorian eta Realaren bigarren taldea nagusitu da “B” kategorian
Alaves – Osasuna, urriaren 1ean
VIII. EH Txapelaren laugarren partida izango da. 16:15etatik aurrera jokatuko da, Mendizorrotzan
Reala – Athletic, irailaren 30ean
VIII. EH Txapelaren hirugarren partida izango da. 21:00etatik aurrera jokatuko da, Anoetako futbol zelaian