FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Ados Pilotak binakako txapelketa antolatu du lehen aldiz
Eusko Label Binakako Txapelketa abenduaren 26an hasiko da
Arrate Bastida eta Aideko Lopez de Arbina, hautatzaile berriak
EMFko Zuzendaritza Batzordeak mendi lasterketetako euskal selekzioko hautatzaile berriak izendatu ditu
Aurkeztu dute 2022ko eskuz binakako Master LABORAL KUTXA txapelketa
Urtarrilaren 9a arte zabalik egongo da izen emate epea