EUSKAL PILOTA
IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketaren finala igandean jokatuko da
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan.
Eta azkenean, heldu da Behar Zana elkarteak antolatzen duen txapelketaren finalaren eguna. Orain dela bi asteburu jokatu ziren finalerdiak, abenduaren 17an, eta final haundia berriz igande honetan jokatuko da, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan hasiko den pilota jaialdiaren barruan.
Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izango dira txapelak lortzeko lehian arituko diren bikoteak, afizionatuen elite mailako lau pilotariek partida ikusgarria eskainiko dutela espero delarik.
Finalerdietan, lehen norgehiagokan Murua-Aizpuruk eta Maiz-Elizegik neurtu zituzten indarrak. 22-5eko emaitzarekin amaitu zen partida. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan zen, baina hala eta guztiz ere, Igoa-Arbizu nagusi izan ziren, 22-11 Uribe-Iztuetaren aurka.
Finalaren egunean beraz, atzeko koadroetako lehian neurtuko dira Tolosa-Aurrera elkarteko Aizpuru eta Irurtzun elkarteko Arbizu atzelaria. Eta aurreko koadroetan berriz, Oberena elkarteko Igoa aurrelaria Soraluzeko Muruarekin.
Finalaren aurretik, joko garbi elite mailako partida ikusteko aukera egongo da Bearzana pilotalekuan. Izan ere, Karrikaburu-Sistiague eta Larronde-De Paredes bikoteak arituko dira elkarren aurka, eta aspaldiko jokamolde horrek bat baino gehiago harrituko du.
IX. Antton Pebet Txapelketako orainarteko emaitzak:
Final-zorzirenak:
-Murua-Aizpurua, 22 Etxezarreta-Aranguren, 9
-A.Etxebarria-Elizegi 22; Azketa-Altuzarra, 21
-Urbieta II-Alduntzin 17; Igoa-Arbizu, 22
-E.Labaka-Cuairan, 13 Uribe-Iztueta, 22
Final-laurdenak:
-Murua-Aizpuru 22 Elizalde-Urruzola 6
-Maiz-Elizegi 22 Antso-Ibarloza 6
-Igoa-Arbizu 22 Alberdi-Garmendia 16
-Uribe-Iztueta 22 Senar-Balerdi 13
Finalerdiak:
-Murua-Aizpuru 22 Maiz-Elizegi 5
-Igoa-Arbizu 22 Uribe-Iztueta 11
Jabi Conde: «Euskal Selekzioaren gaiari heldu beharko diogu kirol egokituan ere»
Elkarrizketa ‘Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren’ presidente hautatu berriarekin
Gipuzkoako pala egokituko txapelketako finalak jokatu dira
Teniseko paletan aritu ziren adimen urritasuna duten kirolariak, eta gomazko paletan gurpildun aulkian daudenak
Nafarroa Arenak emakumezkoen esku pilotari ateak irekiko dizkio lehen aldiz
Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketaren pilota mistoko finalak jokatuko dira, gazteen eta eliteen mailan