TXIRRINDULARITZA
Ivan Cobo eta Unai Zubeldia garaile Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketan
Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketa jokatu zen pasa den ostegunan, apirilak 1, Durangon
Goizeko lasterketan, elite eta 23 urtez azpikoen proban, Lizarte taldeko Ivan Cobok lortu zuen garaipena eta arratsaldekoan berriz, jubenillena, Oriako Txirrindulari Taldeko Unai Zubeldia izan zen azkarrena.
Duranguesa Txirrindulari Elkarteak Aitor Bugallo Memorialaren bosgarren edizioa antolatu du, Abiatzen Torneorako balioduna. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak emandako gomendioei jarraituz, irteera eta helmuga leku berean izan ziren, Durangoko Urki kalean zehazki.
09:30ean elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa abiatu zen (132 km). Txirrindulariek Miota bost aldiz pasatu zuten, gero Areitio gaina igotzeko. Ondoren, Garaira bi aldetatik igo zirelarik.
16:00etan junior mailakoen txanda izan zen (95,5 km). Hauek ere aurrekoen zirkuito berdina egin zuten baina, Miota hiru aldiz pasatu zuten.
Esan bezala, Lizarte taldeko Ivan Cobosek irabazi zuen Aitor Bugalloren omenezko lasterketa, azken momentuan 10 txirrindulariz osatutako taldeari aurrea hartuta.
Lasterketa Abadiño, Elorrio eta Berriz zeharkatzen dituen ohiko zirkuitutik eman zituen lehenengo 100 kilometroak, tarte horretan ihesaldi saiakera asko eman zirelarik, baina bat berak ere ez zuen bere helburua lortu.
Tropela batuta heldu zen beraz lasterketaren azken zatira, Areitio eta Goiuria (azken hau birritan) igoerak barnebiltzen zituen 30 kilometrotako zatira.
Goiruriako bigarren igoerarako jadanik soilik 40 txirrindulari geratzen ziren lasterketaren buruan eta igoera horretan erasoa jo zuten Lizarte taldeko Ivan Cobo eta Sinuhé Fernandezek, hauek ere ez zutelarik lortu zuloa irekitzea.
Gauzak horrela, helmugarako bi kilometroren faltan 10 txirrindulariz osaturiko taldea ailegatu zen, bertan zirelarik Cobo, Fernandez, Xabier Berasategi (Laboral Kutxa), Xabier Isasa (Laboral Kutxa), Sergio Jimenez (Netllar-Alé), Vicente Hernaiz (Eolo-Kometa), Angel Coterillo (Gomur-Cantabria Infinita), Pau Miquel (Lizarte), Imanol Alvarez (Eiser-Hirumet) eta Xabier Murias (Laboral Kutxa). Sprintean erabaki zen garaipena, azkarrena Ivan Cobo izan zelarik, atzetik Hernaiz eta Jimenez helmugaratu zirelarik.
LASTERKETA NAGUSIAREN SAILKAPENA:
1º 67 COBO CAYON, Ivan S23 LIZARTE 3:02:39
2º 518 HERNAIZ SANTAMARIA, Vicente ELI EOLO KOMETA d.b.
3º 504 JIMENEZ DURAN, Sergio ELI NETLLAR – ALE d.b.
4º 261 COTERILLO GONZALEZ, Angel ELI GOMUR – CANTABRIA INFINITA d.b.
5º 71 FERNANDEZ RODRIGUEZ, Sinuhe S23 LIZARTE d.b.
6º 33 ALVAREZ ARRIOLA, Imanol S23 EISER-HIRUMET d.b.
7º 149 BERASATEGI GARMENDIA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 5 segundora
8º 68 MIQUEL DELGADO, Pau S23 LIZARTE 5 segundora
9º 156 ISASA LARRAÑAGA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 7ra
10º 148 MURIAS GARCIA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 16ra
11º 525 HARO CRIOLLO, Wilson Steven ELI ESSAX 49ra
12º 61 RETEGI GOÑI, Mikel S23 LIZARTE 49ra
13º 50 GONZALEZ MARQUEZ, Ruben S23 BAQUE TEAM 1:21ra
14º 137 MARIN ARAGON, Jose S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES 1:21ra
15º 508 VILCHES SORIA, Mario ELI EOLO KOMETA 1:21ra
16º 157 AZPARREN IRURZUN, Enekoitz S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 1:21ra
17º 521 GARCIA VILLEGAS, Alvaro S23 EOLO KOMETA a 1:21ra
18º 26 POLLEDO ARRIOLA, Jon S23 EISER-HIRUMET a 1:23ra
19º 72 SANCHEZ LOPEZ, Eugenio S23 LIZARTE a 1:30ra
20º 44 TRIGO HERNANDEZ, Iker S23 BAQUE TEAM 2:08ra
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
TXIRRINDULARITZA
Kattalin Iriondo eta Aimar Alarcia garaile 39. Usurbe txirrindulari proban
Mikel Etxeberriaren omenezko 39. Usurbe proba jokatu zen pasa den larunbatean Beasainen
Errepideko denboraldia hasi dute afizionatu mailako txirrindulariek
Abiatzen Torneoko aurreneko lasterketan Marc Brustenga txirrindulari katalana izan zen garailea
Aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren xehetasunen berri eman dute
Banakako erlojupeko batekin hasiko da Bilbon apirilaren 5ean eta Arraten izango du amaiera, 10ean