FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da

2020/09/04

Aurkeztu da ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa’ lehiaketako finala

 

Ateak itxita eta osasun-protokolo zorrotza jarraituz, jokatuko da IV Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopa.

Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna den Kike Zurutuzak gaur egin du IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena.

Izan ere, bihar, irailak 5 jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean, EITB 1ek zuzenean emango duelarik.

Jakina den moduan final hau Santander Ligako partidetako derbietan puntu gehien ateratako taldeek jokatzen dute. Aurten Real Sociedad eta Osasuna izan dira lehenengo bi sailkatuak, 16 eta 14 puntu bilduta, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioa ezinbestean pandemiak sortutako egoerak ezaugarrituko du, halabeharrez ateak itxita jokatu eta osasun protokolo oso zorrotza izango delarik.

Antolatzaileek Zestoako San Juan eta Lizarrako San Jeronimo egoitzei egin nahi diete omenaldia. Hasieran ohorezko sakea eta sari banaketa eurek egiteko asmoa bazegoen ere, egoerak ez du baimentzen eta palkoan egingo zaie omenaldia.

IV. Euskal Herria Txapela honen bereizgarri nagusiena, Euroeskualderen babesa da. Izan ere, Nafarroak, Euskadik eta Akitania berriak osatzen duten erakunde honek, erregio hiritargoa sortzeko helburu estrategikoa izanik, lurraldeen arteko kirol lehiak bultzatzea du bere lehentasunen artean.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Eibar 0-2 Alaves

Eibar 0-2 Alaves

Alavesek Eibar garaitu du Ipuruan eta aurre hartu dio IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean ere, zazpigarren jardunaldia jokatuta

Osasuna 1-2 Athletic

Osasuna 1-2 Athletic

Athletic-ek garaitu du Osasuna IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen seigarren jardunaldian. Sailkapenean indartu egin da bere lehen postuan

EHTxapela, mahai bueltan

EHTxapela, mahai bueltan

Jose Luis Mendilibar, Asier Garitano, Jagoba Arrasate eta Gaizka Garitano elkarrekin afaldu zuten derbien besperan