EUSKAL PILOTA
IV. Bergara Hiria Emakumezkoen pilota txapelketako finalak jokatu dira
Argazkiak: Pilota Bizi
Pasa den asteartean jokatu zituzten IV. Bergara Hiria Emakumezkoen pilota txapelketako finalak, herriko frontoian arratsaldeko 19:00etatik aurrera
Bertan, nagusien mailan Amaia Aldaik eta Olatz Ruiz de Larramendik Olatz Arrizabalagaren eta Nora Mendizabalen aurka neurtu zituzten indarrak, eta promesetan berriz, Maddi Barrocal-Enara Gaminde eta Leire Galeano-Mirian Arraiza bikoak aritu ziren elkarren kontra.
Nagusien mailako finalari dagokionez, partida oso bizia, orekatua eta lehiatua izan zen, lau pilotariek maila handia erakutsi zutelarik. Norgehiagoka erdira arte Olatz eta Nora aurretik ibili ziren markagailuan, izan ere, Arrizabalagak min haundia egin zuen bai sakez eta baita aurrean egindako tantoei esker. Baina partiduaren bigarren zatian Amaia Aldai jokoan sartzen hasi zen eta partida aldatu egin zen, Aldai eta Ruiz de Larramendi aurretik jarri zirelarik markagailuan (20-16). Momentu hortan, tantoa egin eta pilota aldatu zuten, eta hor egon zen Olatz Arrizabalagaren eta Nora Mendizabalen garaipenaren gakoa, azkenean 22-20 irabaztea lortu zutelarik.
Promesen mailako finalean aldiz, ordu erdi iraun zuena lehian ez zen nagusien kategorian izandako orekarik egon. Izan ere, Maddi Barrocalek eta Enara Gamindek nahiko erraz irabazi zuten Leire Galeanoren eta Mirian Arraizaren kontra (22-7). Hasieran, urduri egon ziren bi bikoteak, eta hainbat akats egin zituzten, baina Barrocalek eta Gamindek segituan hartu zuten abantaila haundia markagailuan, bereziki, sakez lortutako tantoei esker. Gerora, partidaren erdialdera, Arraiza eta Galeano apur bat hurbildu ziren markagailuan (12-7) baina orduan, Barrocalek eta Gamindek pilota aldatu eta zuzenean joan ziren 22. tantoraino.
Bestalde, finaletako pilotari onenaren sariak, Enara Gamindek eta Olatz Arrizabalagak jaso zituzten.
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Emaitzak: Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30 eta Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30
Abian da 2021ko GRABNI Txapelketa
Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateetako aurreneko partidak jokatu dira