KAYAK

Itxas Gainek irabazi du Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldia

2020/08/13

Argazkiak: euskalkanoe.eus

Donostia-Pasaia-Donostia itsas kayak zeharkaldia jokatu zen pasa den larunbat goizean

 

Larunbatean izandako tenperatura altuak medio, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki zuten, guztira 10 kilometro eskaseko saioa prestatuz, ibilbideko ziaboga bakarra Emisario buian emanez, Animetako puntaren parean. Irteerak multzoka eman ziren pilaketak ekiditeko, eta orohar osasun protokoloek agintzen dituzten neurriak bete ziren,  Real Club Náutico San Sebastian-ek antolatutako proban.

Euskadiko Koparako puntuagarria den proba honen XVIII. ekitaldian garaipena lortu zuen Zumaiako Itxas Gain klubak, astebete lehenago Euskadiko txapelketan lortutako garaipena berretsiz. Klubetako sailkapen nagusian, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K.  izan zen eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.

Banakako sailkapenean, gizon Senior K-1ean Jose Mari Villagarcía (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.K.).izan zen garailea, atzetik Antton Araneta eta Aritz Fernandez helmugaratu zirelarik.

50 urtez beherako beteranoetan Bertol Badiola (Amuitz Outrigger P.K.) izan zen garailea, eta 50 urtez gorakoetan Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko p.k.).

Emakumezko beterano K-1ean, Cristina Iraeta (Club Atlético San Sebastián) izan zen azkarrena.

K-2 gizon seniorretan, Carlos Jafet Urruzola eta Beñat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak eta K-2 mistoetan Irati Osa eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), azken hauek estropadako denbora onena egin zutelarik.

Gaztetxoen parte hartzea ere izan genuen oraingoan, K2 junior neska mailan Sara Rezola eta Leire Sánchez izanik garaileak, eta gizonezko kadete K2 mailan Haritz Aizpurua eta Oihan Urbieta. Bi bikoteak Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. klubetik etorriak.

Hona hemen Donostia-Pasaia-Donostiako emaitzak:

K1 Senior
1. Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain), 4:42:68
2. Antton Araneta (Pasaia Kayak), 45:31:11
3. Aritz Fernandez (ATSS), 46:08:03
4. Iñigo Lois (Pasaia Kayak), 46:23:01
5. Martin Egaña (Itxas-Gain), 47:19:17

K1 Beteranoak
1. Bertol Badiola Egues (Amuitz Outrigger), 46:43:43
2. Oier Aizpurua (Itxas-Gain), 4.9:03:35

K1 Beteranoak +50
1. Javier Lizancos (Itxas-Gain), 46:37:19
2. Raul barba (ATSS), 48:20:47
3. Mikel Amenabar (Amuitz Outrigger), 49:08:85
4. Rafa Ocerin (Plentzia P.T.), 51:50:65
5. Ramon Vega (Pasaia Kayak), 52:39:74

K2 Mixtoak
1. Irati Osa-Unai Azkune (Itxas-Gain), 43:45:86
2. Maite Etxabe-Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain), 44:36:08
3. Izaskun Gonzalez-Jon Lazkano (Itxas-Gain), 46:34:47
4. Iñaki Etxeberria- Aiora Irazu (Donostia Kayak), 46:36:69
5. Javier Loroño Abad- Estibalitz Ruiz Ruiz de infante (Kayak Club Castro Urdiales), 56:09:24

K2 Emakumezko Jubenilak
1. Sara Rezola-Leire Sanchez (Itxas-Gain), 58:34:45

K2 Gizonezko Kadeteak
1. Haritz Aizpurua-Oihan Urbieta (Itxas-Gain), 52:42:36

Kluben sailkapen nagusia
1. Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K., 188 puntu
2. Pasaia Kayak 2005 K.K., 80 puntu
3. Amuitz Outrigger P.K., 54 puntu
4. ATSS, 80 puntu
5. Plentzia P.T., 27 puntu
6. Donostia Kayak K.E., 15 puntu
7. Barrika P.T., 0 puntu
8. S.D.Santiagotarrak, 0 puntu
9. Kayak Club Castro Urdiales, 0 puntu
10. Tolouse, 0 puntu

Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldiko sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN

KAYAK

Athletic lehen finalista

Athletic lehen finalista

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Atzo, maiatzak 28, jokatu zen VII. EHE-ko koparen final erdian Athletic oso erraz nagusitu zen Oiartzunen aurka, 6-0 irabazi ondoren. Durangoko Tabiran jokatu zen partidan Ezkurdi taldeko neskatilak egin zuten  ohorezko sakea eta bi...

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an, jokatu zen Gasteizko Aurrera- Genets partida Agurainen. 3-0 irabazi zuten arabarrak, partida osoan indartsuago ageriz. Aipatzeko ipaldekoen mailaren gorakada eta txapelketa honetan jokatzeko gogoa. Iñaki Beraza alkatea...