EUSKAL PILOTA
Ithurria eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Loitzuneko lehen Masterra
Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako lehen Masterreko finala jokatu zuten pasa den ostegunean, zaletu ugari hurbildu zelarik Campos Berri frontoira, Barandika-Lopez eta Ithurria-Aldazabal bikoteek jokatu zuten finala bertatik bertara jarraitzera.
Pilotalekuaren aforoa ehuneko ehunean erabilgarri zegoen (bi mila eserleku daude) eta oraindik musukoa erabiltzea derrigorrezkoa bazen ere jendetza bildu zen finala ikusteko asmoarekin.
Lau pilotariak Dania Jai Alain aritutakoak dira, nahiz eta gaur egun Ithurria Euskal Herrira bizitzera bueltatu den eta Lopezek bere ibilbide gehiena Miamin eman duen. Azken hau zen printzipioz pilotari garrantzitsuena finalean eta Danian denboraldi bikaina jokatu duen Barandikarekin batera faboritoak ziren aldez aurretik.
Baina azkenean ezustekoa eman zen Donibane Lohitzunen, izan ere uda hasiera kaxkarra izan duen Aldazabal bere onera itzuli zen eta Ithurriak jokatutako partida bikainean oinarrituta, garaipena eskuratu zuten urdinek. 29 urteko Mauleko pilotaria ez da asko aritutakoa Euskal Herriko frontoietan, batez ere Estatu batuetan garatu duelako bere ibilbide profesionala, baina sekulako jokoarekin dagoela erakutsi zuen osteguneko lehian, eta bera kantxa gainean ikusten ikaragarri gozatu zuten zaleek. Ausarta da, pilotara ondo jartzen da, errebotean ere ederki aritzen da eta gainera errematatzeko garaian erakustaldiak eman ditu Master honetan jokatutako bi partidetan, finalerdian zein finalean.
Lehen seta orekatua izan zen, baina urdinak, Ithurria eta Aldazabal, azken txanpan nagusitu ziren, 11 eta 15 emaitzarekin amaitu zelarik aurreneko jokoa, non Barandikak asko sufritu egin zuen sakearekin. Bigarrenean, gorriak suspertu egin ziren eta hobeto aritu ziren kantxa gainean, azkenean seta irabazi zutelarik 15 eta 9 emaitzarekin.
Gauzak horrela, berdinketa hausteko set laburrean erabaki zen zer bikotek eramango zuen txapela etxera. Eta azken set honetan Ithurria bikain aritu zen eta ez zien aurkariei aukerarik eman, hartara 2 eta 5 emaitzarekin lortu zutelarik Ithurriak eta Aldazabalek Masterra irabaztea. Mauleko aurrelariak denboraldia ezin hobeto hasi du eta Berriatuako atzelariari dagokionez, garaipen honek baikorra izateko arrazoiak eman dizkio.
Udako Zesta denboraldiko egutegia:
MIARRITZEKO MASTER 1
-Uztailak 7 : JON TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA vs ITHURRIA-MINVIELLE
– Uztailak 12: OLHARAN-IRASTORZA vs aurrelaria Series-ALDAZABAL
– Uztailak 19: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 2
– Uztailak 21: ERKIAGA-MINVIELLE vs PATXI TAMBORINDEGUY-LOPEZ
– Uztailak 26: BARANDIKA-INZA vs GOIKOETXEA-atzelaria Series
– Uztailak 28: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 3
-Abuztuak 2: GOIKOETXEA-BASQUE vs JON TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA
-Abuztuak 4: aurrelaria Series-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL
– Abuztuak 9: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 4:
-Abuztuak 11: BARANDIKA-ALDAZABAL vs ITHURRIA-LEKERIKA
-Abuztuak 16: OLHARAN-BASQUE vs ERKIAGA-INZA
-Abuztuak 18: FINALA
MIARRITZE SLAM: Masterseko lau pilotari onenek jokatuko dute final handia abuztuaren 23an.
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 1
-Uztailak 8: PATXI TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA vs BARANDIKA-LOPEZ
-Uztailak 13: ITHURRIA-ALDAZABAL vs aurrelaria Series-MINVIELLE
-Uztailak 15: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 2
-Uztailak 20: JON TAMBOURINDEGUY-atzelaria Series vs OLHARAN-LEKERIKA
-Uztailak 22 : ERKIAGA-BASQUE vs GOIKOETXEA-INZA
-Uztailak 27: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 3
-Uztailak 29: OLHARAN-INZA vs PATXI TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA
-Abuztuak 3: ITHURRIA-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL
-Abuztuak 5: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 4
-Abuztuak 10: JON TAMBOURINDEGUY-BASQUE vs aurrelaria Series-atzelaria Series
-Abuztuak 12: BARANDIKA-MINVIELLE vs ERKIAGA-IRASTORZA
-Abuztuak 17: FINALA
NAZIOARTEKO SLAMA: zortzi onenek finalerdietan (abuztuak 19 eta 24) eta final handian (abuztuak 26) neurtuko dituzte indarrak.
PAUEKO MASTER 1
-Uztailak 9: JON TAMBOURINDEGUY-ALDAZABAL vs PATXI TAMBOURINDEGUY-INZA
-Uztailak 16: ITHURRIA-IRASTORZA vs ERKIAGA-atzelaria Series
-Uztailak 23: FINALA
PAUEKO MASTER 2
-Uztailak 30: GOIKOETXEA-LOPEZ vs aurrelaria Series-LEKERIKA
-Abuztuak 6: BARANDIKA-BASQUE vs OLHARAN-MINVIELLE
-Abuztuak 13: FINALA
PAUEKO SLAMA: zortzi pilotari onenek finalerdiak jokatuko dituzte (abuztuak 20 eta 27) eta final handia irailaren 3an jokatuko da.
Nafarroa Foru Komunitatea txapelketa Arbizun izan da
Arbizu emakumezkoen pilotaren hiriburua izan zen larunbat honetan, 22 partidako maratoi batekin
Larunbatetako ohiko erremonte jaialdiak bueltatu dira Galarretara
Sagardoaren Txapelketako hitzorduak ordu bete aurreratuko dira
Laxoa Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatu da
Partidak ostirala eta igandea bitartean jokatu ziren, Donezteben, Iruritan eta Oizen