LASTERKETAK

Isaac Nader eta Esther Guerrero nagusi Berangoko Nazioarteko Milia lasterketan

2021/10/11

XXXIII. Berangoko nazioarteko Milian Tokion egondako 16 atleta olinpiko bildu ziren, non Isaac Nader portugaldarra eta Esther Guerrero katalana nagusitu ziren, bide batez biak ala biak probako errekorra hautsi zutelarik.

Emakumezkoen eliteko proba izan zen lehena, non hasieratik lasterketaren buruan jarri ziren Marta Pérez, Solange Pereira, Esther Guerrero eta Elise Vanderelst. Bigarren  bueltaren amaieran Guerrerok urrutitik erasoa jo zuen, aurkariak atzean utzita. Bigarren Carla Dominguez gaztea helmugaratu zen eta hirugarren Mireia Arnedillo. Irabazleak 4 minutu eta 51 segundoko marka egin zuen, orainarte Iris Fuentes-Pilaren eskuetan zegoen errekorra hautsiz.

Gizonezkoen lehian, Isaac Naderrek faborito guztiak ezustean hartu zituen eta 4 minuto eta 16 segundoko denboran aurrena helmugaratu zen. Atzetik, bigarren postuan Uruguaiko Santiago Catrofe sailkatu zen eta hirugarren Saul Ordoñez izan zen, azken garailea izandako Dani Perez eta Sergio Jimenezi sprintean irabazita.

Hasieran Sergio Jimenez aritu zen tropelaren buruan baina Eritreako Yemane Haileselassiek lasterketaren erdialdera hautsi zuen taldea erritmo gogorra ezarrita. Helmugarako 600 metro falta zirela Catrofe jarri zen buruan baina azken momentuan Naderrek erasoa jo eta helmuga zapaltzen lehena izan zen. Halaber, Berangoko Miliaren errekorra, orainarte bost atletek lorturikoa (4:18), bi segundotan hobetu zuen.

Bestalde, Julen Azpiazu Xeye atletismo taldeko korrikalariak 20 urtez azpikoen mailan irabazi zuen. 1.609 metro lau minutu eta lau segundotan egin zituen azpeitiarrak, bigarren sailkaturiko Oussama Assehli zazpi segundoko aldea atera ziolarik.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

Esther Guerrero 4:51

Carla Domínguez 4:53

Mireia Arnedillo 4:56

Salome Afonso 4:57

Marta Perez 4:57

Gizonezkoak

Isaac Nader 4:14

Santiago Catrofe 4:14

Saúl Ordoñez 4:16

Daniel Arce 4:17

Sergio Jimenez 4:17

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...