LASTERKETAK
Isaac Nader eta Esther Guerrero nagusi Berangoko Nazioarteko Milia lasterketan
XXXIII. Berangoko nazioarteko Milian Tokion egondako 16 atleta olinpiko bildu ziren, non Isaac Nader portugaldarra eta Esther Guerrero katalana nagusitu ziren, bide batez biak ala biak probako errekorra hautsi zutelarik.
Emakumezkoen eliteko proba izan zen lehena, non hasieratik lasterketaren buruan jarri ziren Marta Pérez, Solange Pereira, Esther Guerrero eta Elise Vanderelst. Bigarren bueltaren amaieran Guerrerok urrutitik erasoa jo zuen, aurkariak atzean utzita. Bigarren Carla Dominguez gaztea helmugaratu zen eta hirugarren Mireia Arnedillo. Irabazleak 4 minutu eta 51 segundoko marka egin zuen, orainarte Iris Fuentes-Pilaren eskuetan zegoen errekorra hautsiz.
Gizonezkoen lehian, Isaac Naderrek faborito guztiak ezustean hartu zituen eta 4 minuto eta 16 segundoko denboran aurrena helmugaratu zen. Atzetik, bigarren postuan Uruguaiko Santiago Catrofe sailkatu zen eta hirugarren Saul Ordoñez izan zen, azken garailea izandako Dani Perez eta Sergio Jimenezi sprintean irabazita.
Hasieran Sergio Jimenez aritu zen tropelaren buruan baina Eritreako Yemane Haileselassiek lasterketaren erdialdera hautsi zuen taldea erritmo gogorra ezarrita. Helmugarako 600 metro falta zirela Catrofe jarri zen buruan baina azken momentuan Naderrek erasoa jo eta helmuga zapaltzen lehena izan zen. Halaber, Berangoko Miliaren errekorra, orainarte bost atletek lorturikoa (4:18), bi segundotan hobetu zuen.
Bestalde, Julen Azpiazu Xeye atletismo taldeko korrikalariak 20 urtez azpikoen mailan irabazi zuen. 1.609 metro lau minutu eta lau segundotan egin zituen azpeitiarrak, bigarren sailkaturiko Oussama Assehli zazpi segundoko aldea atera ziolarik.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
Esther Guerrero 4:51
Carla Domínguez 4:53
Mireia Arnedillo 4:56
Salome Afonso 4:57
Marta Perez 4:57
Gizonezkoak
Isaac Nader 4:14
Santiago Catrofe 4:14
Saúl Ordoñez 4:16
Daniel Arce 4:17
Sergio Jimenez 4:17
Bertan behera utzi dute Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa
Osasun krisiak bultzatuta guztien ongizatearen alde egiteko hautua egin du probaren antolakuntzak
2021eko mendiko lasterketen rankinga, bertan behera
Edonola ere, Euskal Mendi Federazioak lineako, bertikaleko eta ultra distantziako txapelketak aurrera ateratzen saiatuko da
Larunbatean jokatzekoa zen Adunako Mendi Duatloia ez da egingo
Aurretik Amasako Mendi Duatloia ere geratu zen bertan behera, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriengatik