LASTERKETAK
Iruritako mendi duatloia ez da aurten egingo
Aurten lehiatzekoa zen Iruritako Mendi Duatloiaren hirugarren edizioa bertan behera geratu da
Iruritako herriak, 2020ko maiatzaren 16ean hirugarren aldiz “Iruritako Mendi Duatloia” antolatu behar zuen baina koronabirusak sorturiko egoerak egitasmoa zapuztu egin du.
Iruritako mendi duatloia lasterketa herrikoia da, maila guztietako kirolarientzako pentsatuta dagoena. Baztango bailaran eta inguruan mendiak eta kirolak gaur egun duten arrakastak bultzatuta, herriko gazte batzuk animatu ziren kirol jarduera txiki hau aurrera ateratzera eta aurtengoa dagoeneko hirugarren edizioa izan behar zuen.
Aurtengo edizioan, lasterketa bakarka, bikoteka edo bizikleta elektrikoarekin egiteko aukera zegoen.
Lasterketako ibilbidea bitan banatua zuten eta probaren hasiera eta amaiera herriko plazan kokatua zegoen:
-Lehenengoa, 10,5 kilometro luzera eta 450 metroko desnibela duen ibilbidea da eta kirolariek lasterka egin beharko zuten .
-Bigarrena, 20 kilometroko luzera eta 800 metroko malda duen itzulia mendi bizikletan egitekoa.
Araudiaren arabera, proba guztia bakarka edo bizikleta elektrikoarekin egiten duenak, 30,5 kilometroak norberak egin beharko ditu. Proba bere osotasunean bukatzeko (bai bakarka eta bai bikoteka) denbora epea 14:00ak artekoa izatea ezarria zuten antolatzaileek.
Duela bi urteko edizioan 128 kirolarik parte hartu zuten eta joan den urtean 206 lagunek osatu zuten ibilbidea, aurten ere partehartze polita espero zelarik.
Antolakuntzak adierazi duenez, orain arte izena emanda zuten kirolari guztiei dirua bueltatuko zaie, nahiz oraindik itzultze prozesua nola egingo duten aztertzen dauden, jakin bezain pronto jakinaraziko dutelarik.
Ereñotzuko Mendi Lasterketa, datorren urtera atzeratu da
Bertan behera gelditu da ere Ereñotzuko Mendi Lasterketaren aurtengo edizioa. Maiatzaren 31n egitekoa zen mendi lasterketa honen 10.edizioa, urtero moduan San Antonio jaien aurretik, baina koronabirusak eragindako egoera honen aurrean, lasterketa ez egiteko erabakia hartu du antolakuntzak.
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka