ESKALADA
Iruñean egin da Euskal Herriko eskalada txapelketa
Irati Zabala, Gorka Ruiz eta Iñaki Arantzamendi protagonista nagusi abiadura eta
zailtasuneko Euskal Herriko eskalada txapelketetan
Rocopoliseko (Iruñea) eskalada gunean jokatu diren txapelketetan bereizi dira hiru protagonistak. Irati Zabala oiartzuarrak, bi txapelketak irabazi ditu; Arantzamendik gizonezkoetan zailtasunekoa eraman zuen, eta Ruiz bilbotarrak berriz abiadurakoa.
Ostiralean jokatu zen bigarrengoz abiadurako Euskal Herriko txapelketa. Euskal eskalatzaile onenak falta ziren arren (Mikel Linazisoro, Itziar Zabala, Esparta anaiak edo Eneko Carretero besteak beste), bertaratu ziren eskalatzaile guztiek gozatu handia hartu zuten. Bi modalitate izan ziren jokoan, federatuena eta Opena.
Gizonezkoetan, Gorka Ruiz bilbotarra izan zen federatu artean bakarra. Sailkatze fasean, orain artean zuen bere markarik onena egiteko gai izan zen 9 segundoko eta 94 ehuneneko denborarekin. Finalean, esku baten hutsegiteak, 11;10 denbora egitera eraman zuen. Txapelak bere buruan amaitu zuen, bera izan baitzen federatu bakarra.
Emakumeetan, Irati Zabala izan zen azkarrena hogeita bost metroko horman.
Arantzamendi eta Zabala zailtasunean
Iñaki Arantzamendi irabazlearen eta Martin Urrutiaren artean izan zen lehia ikusgarria izan larunbatean juokatu zen zailtasuneko finalean. Bide zailak izan zituzten aurretik eskalatzaileek, eta azken uneko helduleku bateko abantailak eraman zuen Arantzamendi podiumeko lehen lekura.
Itziar Zabalak, ez zuen areriorik izan txapela irabazteko ahaleginean. Abiaduran gertatu antzera, zailtasunekoan ere bera izan zen senior mailan federatu bakarra. Open modalitatean, Unai Etxarri eta Alaitz Oses izan ziren garaile.
Bertan egon zenetariko bat, Sergio Delgado Euskal Selekzioko hautatzailea izan zen. “Ostiralean, espero baino gehiago elkartu ginen, denera berrogei partaide izan zirelako. Jendeak gozatu zuen, eta beti daude gauzak hobetzeko. Oso txapelketa ederra izan da, ia-ia hamarrekoa, eta guztiak pozik joan ziren, eta nekatuta. Oso giro ona egon zen asteburu osoan” aitortu zuen txapelketa amaitu eta gero.
EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNAK
ABIADURA
-14 urtez azpikoak: Garazi Uriarte / Manex Iñurrategi.
-16 urtez azpikoak: Maria Laborda / Borja Bernalte.
-18 urtez azpikoak: Martxel Vicario.
-Senior maila: Irati Zabala / Gorka Ruiz.
ZAILTASUNA
-14 urtez azpikoak: Ainhize Belar / Manex Iñurrategi.
-16 urtez azpikoak: Joanes Esparta.
-18 urtez azpikoak: Aitziber Urrutia / Martxel Vicario.
-Senior maila: Irati Zabala / Iñaki Arantzamendi.
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien arteko postutan sartu dira Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan
Munduko Kopako Tromso Skyrace lasterketeta: Iñarra eta Zorroza lehen hamarren artean
Euskal Selekzioko Ander Iñarrak eta Maria Zorrozak lehen hamarretan amaitu zuten. Oihana Azkorbebeitiak bertan behera utzi zuen lasterketa hankeko minez
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean