EUSKAL PILOTA
Ireki da Ezker Paretako Euskal Herriko kluben arteko txapelketako epea
2020ko Ezker Paretako Euskal Herriko kluben arteko txapelketan izena emateko epea irekita
Txapelketa honetan Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako federazioetako klubek parte hartzen dute. Urtarrilaren 12an hasi eta martxoak 8an izango dira finalak.
2019/2020 denboraldiko Ezker Paretako E.H-ko Kluben arteko txapelketan izena emateko epea irekita.
Izena emateko epe muga: 2019/12/20.Abierto el plazo de inscripción del campeonato de E.H Clubes Pared Izquierda de la temporada 2019/2020.
Plazo de inscripción: 20/12/2019. pic.twitter.com/JBkNdZEEHq— EEPF (@EPfederakuntza) December 1, 2019
Joan den azaroaren 30ean, larunbatean, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ezohiko batzar orokorra egin zen, eta bertan onartu ziren E.E.P.F-k antolatzen dituen lehiaketa ofizial guztien araudiak. Hauek dira zehazki onartu ziren arautegiak: Ezker Paretako E.H-ko Kluben arteko txapelketa 2020. Emakumezko Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketak 2020. G.R.A.B.N.I txapelketa 2020. Trinketeko E.H-ko Kluben arteko txapelketa 2020. Eskuzko E.H-ko Herriarteko txapelketa 2020. Erramintako E.H-ko Herriarteko txapelketa 2020. Zesta Puntako E.H-ko Herriarteko txapelketa 2020. E.H-ko Bote Luzea txapelketa 2020.
E.E.P.F-k antolatzen dituen txapelketetatik lehena jokatzen Ezker Paretako Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa da. Izena emateko epea abenduaren 20ra arte dago zabalik, eta Ezker Paretako frontoiko modalitate eta kategoria hauetan eman ahal izango da izena:
Eskuz binaka: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Eskuz banaka: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Emakumezko Gomazko Paleta: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Gizonezko Gomazko Paleta: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Larruzko Paleta: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Pala Motza: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Pala: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Gizonezko Frontenisa: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Emakumezko Frontenisa: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Zesta Punta binaka: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Joko Garbia: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Erremiontea: Kadete-Gazte-22 azpiko-Nagusi.
Txapelketa horrela antolatua dago:
Liga fasea: 7 jardunaldi.
1. jardunaldia: urtarrilak 12.
2. jardunaldia: urtarrilak 19.
3. jardunaldia: urtarrilak 26.
4. jardunaldia: otsailak 02.
5. jardunaldia: otsailak 09.
6. jardunldia: otsaulak 16.
7. jardunaldia: otsailak 23.
Finalerdietako fasea:
Finalerdiak: martxoak 02
Finaletako fasea:
Finalak: martxoak 08.
Infantil nesken mailako historiako lehen txapelak lortu dituzte Isasa eta Mendizabalek
Historian lehen aldiz jokatu dute Infantil mailako neskek xareko lehiaketa ofizial batean, 2020ko Gipuzkoako Txapelketan
Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan
Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari
Aurrera doa Emakume Master Cup Txapelketa
Astebukaeran, Getarian eta Pasaian jokatuko dira final-laurdenak, pilota goxuan zein mistoan