EUSKAL PILOTA
Irazustabarrena-Arrillaga eta Galdos-Mendizabal bikoteak, finalera
Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketan sei bikote aritu dira nor baino nor gehiago guztira lau jardunaldi izango dituen lehiaketan: Nagore Martin-Leire Etxaniz, Uxue Agirresarobe-Maialen Landajo, Leire Galdos-Maider Mendizabal, Udane Iturbe-Olatz Zulaika, Amaia Irazustabarrena-Miriam Arrillaga eta Itsaso Erasun-Miren Larrarte.
Lehenengo saioa Larrabetzuko pilotalekuan jokatu zen apirilaren 10ean honako emaitzak eman zirelarik: Nagore Martin eta Leire Etxanizek 2-0 (12-3 eta 12-2) irabazi zioten Uxue Agirresarobe-Maialen Landajo bikoteari eta Leire Galdos eta Maider Mendizabalek 2-0 (12-6 eta 12-9) irabazi zieten Udane Iturbe eta Olatz Zulaikari.
Bizkaia torneoaren bigarren jardunaldia apirilaren 17an lehiatu zen, Bizkaia Frontoian, arratsaldeko 17:00tan hasita. Bigarren jardunaldian ere bi partida jokatu ziren, alde batetik Irazustabarrena eta Arrillagak 2-0 (12-3, 12-6) irabazi zieten Agirresarobe-Landajori eta bestetik Larrarte-Erasun bikoteak Iturbe eta Zulaika mendean hartu zituen 2-0 (12-4 eta 12-6).
Azkenik, pasa den larunbatean, apirilak 24, txapelketako aurreko fasearen hirugarren saioa izan zen, bertan erabaki zelarik final haundian izango diren bikoteen izena. Aurreneko lehian, Nagore-Etxaniz bikoak Irazustabarrena eta Arrillagaren aurka 2-0 (12-8, 12-5) galdu zuen eta bigarren partiduan berriz, Galdos eta Mendizabal 2-0 (12-10, 12-11) nagusitu ziren Larrarte-Erasun bikoaren kontrako norgehiagokan.
Gauzak horrela, datorren igandean jokatuko den final haundirako sailkatu dira Leire Galdos-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Miriam Arrillaga bikoteak.
Aurretik hirugarren eta laugarren postua zehazteko lehia izango da, non Nagore Martin-Leire Etxaniz eta Itsaso Erasun-Miren Larrarte bikoek indarrak neurtuko dituzten, eguerdiko 12:00tan hasita.
Arbe-Lopez garaile Markinako Masterrean
Unian jokatutako finalean Beaskoetxea eta Lekerikaren aurka 14-15 eta 8-15 irabazita
E.H-ko Kluben arteko Txapelketako eskuz binakako finalerdiak jokatu dira
Azpeitia eta Lezama ariko dira Euskal Herriko Herriartekoko txapelaren bila datorren larunbateko final haundian
Ithurria eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Loitzuneko lehen Masterra
Barandika-Lopez bikoteari finala irabazita (11-15, 15-9 eta 2-5)