HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Irailean jokatzekoa den Sokatira Mundiala ez dute atzeratuko momentuz
Irailerako aurreikusita dagoen Lur Gaineko (Outdoor) Sokatira Mundiala momentuz bere horretan mantentzen da
Euskal Herrian jokatuko da aurtengo lur gaineko mundiala, Getxon hain zuzen ere, irailaren 16tik 20ra bitartean.
Euskal Herriko selekzioa nazioartean aitortua izan zenetik, irailean jokatu beharrekoa da Euskal Herrian lehiatzen den aurreneko nazioarteko selekzioen txapelketa. Aurretik, 1991. urtean Getxon jokatua zen goma gaineko indoor Munduko Txapelketa, eta 1995an lur gaineko Europako Txapelketa.
Martxoaren erdialdera egitekoa zen txapelketa jendaurrean aurkezteko ekitaldia bertan behera utzi badute ere, Getxoko Mundialaren antolatzaileek ez dute momentuz txapelketa bertan behera uzteko asmorik.
Hori dela eta, Nazioarteko Sokatira Federazioak (TWIF) egitasmoaren hasierako egutegia mantentzen du, eta beraz hurrengo egunetan izena emateko epea zabalduko da selekzioentzat zein klubentzat. Orotara, nazioarteko federazioa osatzen duten 72 nazioek izango dute txapelketan parte hartzeko aukera.
Bizi dugun egoera gordina izan arren, selekzio partehartzaileek hasiak dira jadanik hoteletako logelak erreserbatzen eta gaur gaurkoz txapelketa lehiatuko dela ez dago ezbaian.
Basque Country izenpean jokatzen ditu sokatirako txapelketa ofizialak Euskal Herriko selekzioak 2014az geroztik, Nazioarteko Federazioak (TWIF) eskubide osoko kide gisa onartu zuenean.
Azkoitian (Gipuzkoa) hasi, eta Ezkabarten (Nafarroa) amaitu ziren Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketak eta gero jarraian izan genuen Irlandako Munduko Indoor Txapelketa.
Otsailean jokatu zen hain zuzen ere Letterkennyn (Irlanda) 2020k0 Goma Gaineko (Indoor) Munduko Txapelketa, eta euskal sokatiralariek hamalau domina irabazi zituzten: herrialdeka, lau zilarrezko eta bi brontzezko; eta taldeka, bi urrezko, bi zilarrezko eta lau brontzezko.
Taldeka zortzi domina eskuratu zituzten, eta euskal selekzioak, berriz, sei. Halere, munduko txapelketa batean urrezko domina eskuratu gabe jarraitzen du selekzioak eta 2018ko Txinako munduko txapelketako marka ere ez zuen hobetu euskal ordezkaritzak, orduan hamasei domina eskuratu zituzten eta (bi urrezko, zazpi zilarrezko eta beste zazpi brontzezko).
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Inhar Urruzuno, zortzigarrenez Bizkaiko Harri Txikien txapelduna
Urruzunok 70 (32+17+21) jasoaldi egin zituen, Jon Gisasola Zelai V.ak 56 (23+13+20) eta Julio Jimenezek 45 (20+11+14)
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan