FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Irailaren 1ean jokatuko da VIII. Euskal Herria Koparen finala
VIII.Euskal Herria Koparen finala irailaren 1ean, larubatean, jokatuko da. Azken kontuak zehazteke, datorren astean aurkeztuko dira partidaren lekua, ordua eta gainerako xehetasunak ere.
Finala Athletic eta Realaren artean jokatuko da. Finalerdietako emaitzak hauxek izan genituen: Athletic 3-1 Eibar eta San Ignacio 0-2 Reala.
Euskal Herria Koparen zortzigarren edizio honetan 13 taldek hartu dute parte: Gasteizko Aurrera, Eibar KE, Zarautz KE, Oiartzun KE, Aviron Bayonnais (Baiona), Pauldarrak (Barakaldo), Mulier FCN (Iruñea), Osasuna (Iruñea), Añorga, Genêts d’Anglet (Angelu), San Ignazio (Bilbo), Athletic eta Reala. Azken bi hauek finalerdietan sartu dira txapelketan.
2011tik hona jokatzen den emakumezko futbol txapelketa honetan Athleticek sei aldiz irabazi du kopa, eta Realak behin, 2012. urtean.
Emaitzak
EMAITZAK 2018
EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[2. multzoa] 2018.04.26 | Gasteizko Aurrera | 0-4 | Eibar KE | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2018.04.28 | Zarautz KE | 2-3 | Oiartzun KE | ehkirola.eus |
[3. mulzoa] 2018.04.29 | Aviron Bayonnais | 1-11 | Pauldarrak | ehkirola.eus |
[4. multzoa] 2018.04.29 | Mulier FCN | 5-4 (penaltietan) | Osasuna | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2018.05.11 | Oiartzun KE | 1-2 | Añorga | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2018.05.15 | Genêts d’Anglet | 0-5 | Eibar KE | ehkirola.eus |
[3. mulzoa] 2018.05.17 | Pauldarrak | 0-3 | San Ignazio | ehkirola.eus |
2. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.05.24 | Añorga | 1-3 | Eibar KE | ehkirola.eus |
2018.05.29 | Mulier FCN | 1-2 | San Ignazio | ehkirola.eus |
FINAL ERDIAK | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.06.02 | Athletic Club | 3-1 | Eibar KE | ehkirola.eus |
2018.06.05 | San Ignazio | 0-2 | Real Sociedad | ehkirola.eus |
FINALA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.09.01 | Athletic Club | 5.-1 | Real Sociedad |
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako azken jardunaldia
Berriozarreko finaletan bezala, azken lehia hontan Beti Gazte nagusitu da
Nerea Sorondok Euskal Herriko aizkora txapela jantzi du Donostian
Berako aizkolariak Urrezko Kopako azkeneko bi edizioak irabazi ditu honezkero
Aimar Irigoien txapeldun, 200 kiloko harri errektangularrarekin
Irigoien nagusitu da kutsu historikoa zuen txapelketan, Eizmendi eta Perurenaren aurretik