EUSKAL PILOTA
Iparraldeko Xareko Ligako finalerdiak, larunbatean Iruran
Argazkia: Aviron Bayonnais Euskal Pilota
Iparraldeko Xareko Lehen Mailako Ligako finalerdiak jokatuko dira Iruran, larunbat hontan
Irura eta xarearen arteko loturak ehun urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean goi mailako partidak.
Iruran, xareak mende bat bete duela eta, Munduko xarelaririk onenak ikusteko aukera izango da , larunbatean, abenduak 14, 15:00etatik aurrera, Ametsa trinketean.
Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean gertatu zen, Joxe Jauregi apaizak bisita bat jaso zuen Iruran, Ameriketatik etorri zen ilobarena, eta hark ekarri zuen xarea eta berak erakutsi zion jokoa nola zen eta baita xareak nola egiten ziren.
1987an Ametsa Pilota Elkartea, xare eskola dena, sortu zen. Jauzi kualitatibo bat eman eta fruituak berehalakoak izan ziren, maila oso ona zeukaten pilotari dezente sortu zirelako, eta nazioarteko txapelketetan izugarrizko emaitzak lortu zirelako. Ordutik, eta ehun urtez harilkatutakoari segida emanez, Irura eta xarearen arteko lotura bizi-bizirik darrai.
[KOMUNITATERA IGOA]https://t.co/M0fZJEuzcJ
— Tolosaldeko Ataria (@tolosaldeataria) December 12, 2019
Orain, mendeurrena ospatzeko egitarau mamitsua antolatua dute, abenduaren 14a izango delarik egun nagusia, arratsaldean egun ikusi daitekeen maila altueneko xare partidak jokatuko baitira Irurako trinketean. Iparraldeko lehen maila liga jokoan da eta beraz munduko zortzi xarelari onenak izango dira bertan.
Iparraldeko xare ligako 1. mailako bi finalerdi, kimuen mailako finalerdi bat eta Gaztetxo mailako kontsolazio txapelketako laugarren finalerdi bat bertan jokatuko dira.
Lehen mailako lehen finalerdia, 16:00etan, Hardoytarrak 1(Driolet-Sistiage)/ Goizeko Izarra( Harispe-Karrikaburu) izango da. Eta bigarrena, Hazparneko Noizbait 1 taldea, (Joxi Lopetegi-Mikel Funosas)/ Hardoytarrak 2( De Paredes-Etxebeste) izango da. Iparraldeko lehen mailako finala abenduaren 21ean, Senperen jokatuko da.
Horien aurretik, 15:00etan, Irurako Ametsa Pilota Elkarteko bi bikote herritar, Aimar Heras-Xuban Lopetegi batetik, eta Oier Maiza-Aitor Aristi bestetik, Kimuen mailako finalerdia jokatzen ikusteko aukera ederra izango dugu.
Lopetegi-Karrikaburu eta Etxeberri-Funosas, Xare Irekiko finalera
II. San Migel Xare Irekiko finala datorren larunbatean, urriak 3, izango da, 17:00etan hasita
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren