EUSKAL PILOTA
Iparraldeko finalerako txartelak zehaztu dira Iruran, Xarearen festan
Argazkia: ataria.eus
Irura eta xarearen arteko loturak ehun urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbat honetan, tartean goi mailako partidak Ametsa trinketean
Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean eta orain mendeurrena ospatzeko egitarau mamitsua izan dugu. Iparraldeko lehen mailako finalerdiak jokatu dira eta aldi berean omenaldia egin diote Munduko Txapelketetan aritu diren xarelariei eta Ametsa Pilota Elkarteari.
Lehen finalerdia 16:00etan hasi da, Hardoytarrak 1(Driolet-Sistiage)/ Goizeko Izarra ( Harispe-Karrikaburu) neurtu dituztelarik haien indarrak, eta Driolet-Sistiague bikoak lortu du finalera pasatzea Harispe-Karrikaburu bikoteari 40-34 irabazita.
Bigarren finalerdian, Hazparneko Noizbait 1 taldea, (Joxi Lopetegi-Mikel Funosas) / Hardoytarrak 2( De Paredes-Etxebeste) aritu dira, non Lopetegi-Funosas bikoteak De Paredes-Etxebeste bikoteari 40-27 irabazita finalerako txartela lortu duen.
Azken partida honetan, espero baino errazago irabazi dute Lopetegik eta Funosasek. Ez da partida polita izan, huts asko tartean eta erritmo falta nagusi izan delarik, nahiz eta tanto batzuk ikusgarriak izan diren.
[ARGAZKI GALERIA] Omenaldia xareari eta xare jokalariei Iruran https://t.co/csmf9mwnNr
— Tolosaldeko Kirolak (@TolosaldeaKirol) December 14, 2019
Iparraldeko lehen mailako finala abenduaren 21ean, Senperen jokatuko da, Joxi Lopetegi eta Mikel Funosasek Driolet eta Sistiagueren aurka lehiatuko direlarik.Iparraldeko xare ligako 1. mailako bi finalerdietaz aparte, kimuen mailako finalerdi bat eta Gaztetxo mailako kontsolazio txapelketako laugarren finalerdi bat bertan jokatu dira.
Horien aurretik, 15:00etan, Irurako Ametsa Pilota Elkarteko bi bikote herritar, Aimar Heras-Xuban Lopetegi batetik, eta Oier Maiza-Aitor Aristi bestetik aritu dira nor baino nor.
Partiden ondoren, Tolosako Udaberri dantza taldeak emanaldia eskaini du eta jarraian iritsi da Munduko Txapelketetan parte hartu duten xare jokalari irurarrei zein Ametsa pilota elkarteari oroigarri banaketa.
Ondorengoak izan dira oroigarria jaso dutenak: Juanito Olano, Martxel Olano, Joxe Gabarain, Martin Agirrezabalaga, Gregorio Ameztoy, Julian Larrinaga, Josetxo Olano, Eugenio Arrieta, Mikel Uzkudun, Iñaki Mercader, Iñax Iturbe, Ramon Anton, Manolo Molina, Jose Antonio Morcuende, Juanjo Sainz, Jose Luis Larrarte, Juantxo Larrarte, Aitor Artola, Joxi Lopetegi, Josu Olano, Lander Artola, Andoni Lizaso, David Vinuesa, Jordi Lajas, Urtzi Urkola, Ugaitz Mendizabal, Erik Iñurrita, Axier Gutierrez, Unai Sarasola, Julen Apeztegia. Pilotariek edota senideek jaso dute oroigarria.
Oroigarria jaso du ere Ametsa Pilota Elkartea, xare eskola dena eta 1987an sortu zena. Bere sorrerarekin batera, jauzi kualitatibo bat eman zen eta fruituak berehalakoak izan ziren, maila oso ona zeukaten pilotari dezente sortu zirelako, eta nazioarteko txapelketetan izugarrizko emaitzak lortu zirelako.
Egun eder honi herri afariarekin (afaltzeko 165 pertsona elkartu dira frontoian) eta erromeriarekin eman diote bukaera.
Altsasuk amaiera emango dio Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketari
Sei bikotek borrokatuko dute txapelaren bila, kadeteen, 22 urtez azpikoen zein elite mailakoen finaletan
Setien eta Larre Gain, Sagardoaren Txapelketaren finalera
Ansa II-Juanenea bikoteak Goikoetxea V eta Barrenetxea IV garaitu zituen 30-25 eta Urriza-Zubirik 30-22 irabazi zuten Segurola-Azpirozen kontra
Uxue Murillo-Irati Igoa eta Amaia Espinal-Laura Saez Arzamendi, paleta gomazko finalera
Nafarroako Foru Erkidegoko Elite Txapelketako finalak jokatuko dituzte, bi finalerdi handiren ondoren