TXIRRINDULARITZA
Ion Izagirrek irabazi du Itzuliko laugarren etapa
Ion Izagirre nagusitu da Hondarribian, esprintean gutxigatik irabazita
Tropelak erritmo altuan ekin zion laugarren etapari, eta lehenengo bi orduetan erritmoa orduko 50 kilometrotik gertu egon zen. Lehen 100 kilometroetan zenbait ihesaldi saiakera izan ziren baina tropeletik 10 segundo eskasera urruntzea besterik ez zuten lortu.
Geroago, 102. kilometroan Guillaume Martin (95, COF), Ben O’Connor (154, ACT), Jefferson Cepeda (197, CJR) eta Juan Pedro Lopez (97, TFS) abiatu ziren ihesean eta ia 3 minutuko distantzia hartu zuten tropelarekiko.
Tropelak erritmo altuan jarraitu zuen eta distantzia laburtzea lortu zuen, 30 kilometro falta zirela distantzia 30 segundora murriztea lortu zuelarik. Erlaitz igotzen hasi aurretik, tropela berriz ere batu zen eta igoeran erasoak hasi ziren: Brandon McNulty (33,UAE) zein Mikel Landa (171,TBV) hasieratik saiatu ziren, baina gainera iritsi aurretik harrapatu zituen tropelak.
Behin mendatea pasatuta lasterketa buruan seikote batek (McNulty, Esteban Chaves, Ion Izagirre, Pello Bilbao, Jonas Vingegaard eta Emmanuel Buchmann) aldea hartu zuen eta helmugarako falta ziren 20 kilometrotan abantailari eustea lortu zuen, azken esprintean, lehia bizian, Izagirrek lortu zuelarik garaipena, fotofinishean.
Pello Bilbao bigarren izan da eta Brandon McNulty hirugarren, azken honek Roglici lidergoa kendu diolarik, 23 segunduen aldeagatik. Laugarren da orain Bilbao sailkapen nagusian 36 segundora eta lehen hamar sailkatuen artean beste bi euskal txirrindulari daude: Ion Izagirre 1:15ra eta Mkel Landa 1:23ra.
Itzuliaren laugarren etaparen sailkapena:
- Ion Izagirre (Astana) 4:17:07
- Pello Bilbao (Bahrain) d.b.
- Brandon McNulty (UAE) d.b.
- Jonas Vingegaard (Jumbo) d.b.
- Emanuel Buchmann (Bora) d.b.
- Esteban Chaves (Bike Ex.) 2 segundora
- Patrick Bevin (Israel) 49ra
- James Knox (Deceuninck) d.b.
- Quinten Hermans (Wanty) d.b.
- Alejandro Valverde (Mov.) d.b.
- Álex Aranburu (Astana) d.b.
- Jonathan Lastra (C.R.) d.b.
- Mikel Landa (Bahrain) d.b.
- Gotzon Martín (Eus.) 5:42ra
- Jon Agirre (Kern Pharma) d.b.
- Mikel Nieve (Bike Ex.) d.b.
- Mikel Iturria (Euskal.) 13:54ra
- Unai Cuadrado (Eusk.). d.b.
- Víctor De la Parte (Total) d.b.
- Omar Fraile (Astana) 18:46ra
- Óscar Rodríguez (As.) d.b.
- Jon Barrenetxea (C.R.) d.b.
- Jon Irisarri (Caja Rural) d.b.
- Txomin Juaristi (Eus.) 20:46ra
- Ander Okamika (Burgos) d.b.
- Oier Lazkano (C. Rural) d.b.
- Urko Berrade (Kern Ph.) d.b.
- Mikel Aristi (Euskaltel) d.b.
- Jon Aberasturi (Caja R.) d.b.
Sailkapen nagusia:
- Brandon McNulty (UAE) 12:25:21
- Primoz Roglic (Jumbo) 23ra
- Jonas Vingegaard (Jumbo) 28ra
- Pello Bilbao (Bahrain) 36ra
- Tadej Pogacar (UAE) 43ra
- Adam Yates (Ineos) 1:02ra
- Emanuel Buchmann (Bora) 1:07ra
- Alejandro Valverde (Mo.) 1:13 ra
- Ion Izagirre (Astana) 1:15ra
- Mikel Landa (Bahrain) 1:23ra
- Álex Aranburu (Astana) 4:14ra
- Jonathan Lastra (C.R.) 4:46ra
- Mikel Nieve (Bike Ex.) 13:17ra
- Jon Agirre (Kern Ph.) 16:05ra
- V. De la Parte (Total) 19:42ra
- Gotzon Martín (Eus.) 20:15ra
- Omar Fraile (Astana) 23:25ra
- Txomin Juaristi (Eus.) 26:17ra
- Unai Cuadrado (Eusk.) 29:32ra
- Jon Barrenetxea (CR) 35:00ra
- A. Okamika (Burgos) 35:14ra
- Óscar Rodríguez (As.) 36:56ra
- Mikel Iturria (Euskaltel) 38:25ra
- Urko Berrade (Kern Ph.) 39:38ra
- Jon Irisarri (Caja Rural) 43:10ra
- Oier Lazkano (C. Rural) 44:54ra
- Jon Aberasturi (C. R.) 49:29ra
- Mikel Aristi (Euskaltel) 49:50ra
Hondarribian hasiko da bosgarren etapa, eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Ondarroara heltzeko, hiru mendate tarteko.
TXIRRINDULARITZA
Volleringek irabazi du Itzulia Womeneko lehen etapa
Itzulia Womeneko maillot horia jantzi duen lehenengo lasterkaria izan da
2022ko Emakumezkoen Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Maiatzaren 13tik 15era izango da eta 363,60 km-ko ibilbidea izango du 3 etapatan banatuta
Pablo Castrillo, Valenciagaren Oroimenezko lasterketako irabazlea
Aragoiko txirrindulariak garaipen boladari jarraipena eman dio, duela bi aste Gorlako igoera irabazi baitzuen, Bergaran